Artziniegako futbol talde gazteak urrats berriak egiteari ekin dio

Aitor Aspuru Saez

Artziniegako futbol taldeko kirolariak.

Larunbatean herri bazkaria egin zuten kirol egitasmoa babesteko eta jende eta erakunde gehiagoren babesa ere lortu dute.

Artziniegan umeentzako futbol 8 taldea sortu dute. Berez, aurreko denboraldian ekin zioten entrenatzeari, baina aurten urrats bat harago eraman dute proiektua eta eskola kirolan lehiatzeara igaro dira.

Horrek aldaketa handia eragin du herria eta ende desberdina helburu beraren inguruan elkartzea ekarri du: "Hor daude gertakariak: amatxu asko jarri dira buru-belarri lanean, benetako klub baten antza ahalik eta gehien izan dezagun", aipatu dute klubeko kideek.

Amek egindako ahaleginak emaitzak ekarri ditu: "Kalera atera dira eta alde guztietatik laguntza bilatu dute. Bai udalak, bai beste eragile batzuek ere proiektu honen aldeko apustua egin dute, eta egunetik egunera gero eta gehiago ari dira batzen".

Taldea guraso batzuek sustatu zuten hasieran, bere semeak beste herri batzuetara joan behar baitziren kirola egiteko. Gainera, ez ohiko balioekin kutsatu dute proiektua. Futbolean maiz gailentzen diren ideien eta praktiken ordez, Artziniegan taldea sentimendua eta ezberdinekiko errespetua bultzatzen dute lehenik eta behin. 

Izan ere, ekimenak ez du irabazteko anbiziorik, baizik eta umeak protagonista izatea eta ilusioz bizitzea kirola.

Hori, taldearen aburuz, herrian nabaritzen da eta horren adibide da larunbatean egindako herri bazkaria, kluba finantzatzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide