Karlos Arranz

Erabiltzailearen aurpegia jazpillaga 2012ko eka. 7a, 18:03
Karlos Arranz

Duela 3 aste hasitako bideari jarraituta, berriz ere ere zabaldu dugu atarian Plaza Irekirako aukera. Oraingoan Urduñako alkatea izan da zuen galderak erantzutera jarri duguna. Karlos Arranz 2011ko maiatzean hautatu zuten Urduñako hiritarrek alkate. Hona hemen atariko erabiltzaileek eta erredaktoreek planteatutako galderei emandako erantzunak.

1. Hauteskunde garaian zehar zure burua alkate moduan ikusi zenuen noizbait edo ez zenuen espero?
Olatz

Zatituta nengoen. Ez dakit nire burua alkate ikusten ote nuen, baina buruan pentsatzen nuen ezetz eta aldi berean sentsazio bat nuen halaxe izango zela. Azken momentura arte ez zegoen oso argi. Berria jasotzea nahiko harrigarria izan zen niretzat.

2. Entzun dugu albiste eta hedabideetan udalaren egoera ekonomikoa oso larria dela, zergatik?
Erredakzioa

Urduñak daukan arazoa oso berezia da. Udal askok fakturak dituzte ordaintzeko baina gure arazoa ez da hori, mailegu handiak ditugu eta zor handia dugu. Urtero 500.000 euro baino gehiago ordaindu behar dugu zor hori ordaintzeko eta, bestalde, diru sarrerak murriztu egin dira. Beraz, heldu da momentua non ez den dirua heltzen. Eta kostata ulertu dezakegu aurretik ezer ere egin ez izana. 2004tik arazo hau mahai gainean zegoen. Ez dakigu nola egin ziren egindako inbertsioak eta maileguak.

3. Egoera ekonomiko horregatik aurreko agintaldiko politikoei ardura legalak eskatzea baloratu duzue?
Aitor

Ardura argi dago. Kudeaketa-eredu baten ondorioa da gaur egun duguna. Guk ardura leporatu diegu baina legalki horrek ez dauka ondoriorik.

Agurra

Gustora egin dut elkarrizketa. Eskerrik asko!


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide