Eskolak dituen HEZKUNTZA baloreak ondorengoak dira:
Ikasleen hezkuntza integrala bultzatzea, dimentsio guztiak garatuz ahal duten gehiena lortzeko.
Dibertsitateari arreta jartzea bultzatzen dugu, halaber, aniztasun etnikoaren, kulturalaren eta erlijiosoaren inguruko begirunezko heziketa bultzatzen dugu gizarte integrazioa sustatzeko.
Errealitatearen analisia egitea zentzu kritikoarekin sustatzen dugu, zuzentasunerako konpromisoa eta behartsuentzako laguntza.
Anaitasunezko hezkuntza giroa bultzatzen dugu, umiltasuna, onarpena, konfidantza eta alaitasuna suposatzen duena.
Ikasleak laguntzen ditugu bere fedearen heldutasun prozesuan, Gazte Pastoralaren elkarteen bidez, JMV bereziki.
Eskolak dituen ANTOLAKETA baloreak hauek dira.
Parte hartzeko gestioa, departamentuen, zikloen, hobekuntza taldeen eta ikastetxearen proiektu ezberdinenetan irakasleen etengabeko inplikazioaren koordinazioari esker garatzen dena.
Irakasleen arteko harmonia eta elkarlan giroa, ikastetxean eragina duena.
Errespetu eta sozializazio giroa, gertuko eta harreman arruntek bultzatutakoa.
Fede eta bizitzaren arteko koherentzia, erlijio eta kultura ezberdinak errespetatuz.
Elizbarrutiko irizpide pastoralak eta orientazioak jarraitzen dituen irakasle taldea daukana.
Langileekin, familiekin eta erakundeekin komunikazioa antolamendu hobekuntzak zehazteko.
Etengabeko hobekuntza gure ikasleak gizarteak behar duenaren arabera prestatzeko.