BAZKIDEA izateko, proiektuarekin bat egiteaz gainera, derrigorrezko KAPITAL EKARPEN BAT egin beharra dago.
Kapital ekarpen hau bizitzan behin baino ez da egin behar, eta diru kopuru hori beti izango da norberarena. Kooperatibako bazkide izateari utzi nahi diogunean diru hori berreskuratu egingo baitu gutako bakoitzak (mailegu txiki bat da beraz, nor bere kontu korrontean izan beharrean Kooperatibaren kapitalean gordeta dagoena).
Bi bazkide tipologia nagusi daude gaur egun Kooperatiban: Lan-bazkideak eta bazkide erabiltzaileak.
Bazkide erabiltzaile izan daitezke entitateak (elkarteak, fundazioak, enpresak...), baina batez ere Kooperatibako bazkide erabiltzaileak norbanakoak dira, herritarrak.
BAZKIDE ERABILTZAILE NORBANAKOAK, OHIKOAK ETA EZ-OHIKOAK:
Norbanakoak ohiko bazkide edo ez-ohiko bazkide izan daitezke. Kooperatibak ohiko bazkideak behar ditu proiektuari egonkortasuna eta bideragarritasuna eskaintzen diotelako, baina ohiko bazkide izateko aukera ez dutenentzat, ez-ohiko bazkide izateko aukera ireki du.
URTEKO KUOTA:
Eguneroko gastuei aurre egiteko baina, aldizkako kuotak direnak ordaindu beharko ditugu kooperatibako bazkide garenok.
Elkarte egituran bezala, kuota hauek ez dira berreskuragarriak.
Kooperatibako batzar nagusiak urte bakoitzean erabakiko du zein den aldizkako kuota honen kopurua.
ALDIZKAKO KUOTAZ GAINERA, ZEIN DA EZBERDINTASUNA?