Bazkide motak

BAZKIDE IZATEKO, KAPITAL EKARPEN DERRIGORREZKOA

 

BAZKIDEA izateko, proiektuarekin bat egiteaz gainera, derrigorrezko KAPITAL EKARPEN BAT egin beharra dago.

Kapital ekarpen hau bizitzan behin baino ez da egin behar, eta diru kopuru hori beti izango da norberarena. Kooperatibako bazkide izateari utzi nahi diogunean diru hori berreskuratu egingo baitu gutako bakoitzak (mailegu txiki bat da beraz, nor bere kontu korrontean izan beharrean Kooperatibaren kapitalean gordeta dagoena).

  • Norbanakoen kasuan, derrigorrezko kapital ekarpena 50 euroan zehaztu dugu ahal beste pertsona izan daitezen kooperatibista proiektu eder honetan.
  • Langile bazkideen kasuan aldiz, Kooperatibako bazkide izateko gutxieneko ekarpena 5.000 €koa izango da.

 

BAZKIDE MOTAK ETA ALDIZKAKO KUOTAK KOOPERATIBAN

Bi bazkide tipologia nagusi daude gaur egun Kooperatiban: Lan-bazkideak eta bazkide erabiltzaileak. 

Bazkide erabiltzaile izan daitezke entitateak (elkarteak, fundazioak, enpresak...), baina batez ere Kooperatibako bazkide erabiltzaileak norbanakoak dira, herritarrak

 

BAZKIDE ERABILTZAILE NORBANAKOAK, OHIKOAK ETA EZ-OHIKOAK:

Norbanakoak ohiko bazkide edo ez-ohiko bazkide izan daitezke. Kooperatibak ohiko bazkideak behar ditu proiektuari egonkortasuna eta bideragarritasuna eskaintzen diotelako, baina ohiko bazkide izateko aukera ez dutenentzat, ez-ohiko bazkide izateko aukera ireki du.

 

URTEKO KUOTA:

Eguneroko gastuei aurre egiteko baina, aldizkako kuotak direnak ordaindu beharko ditugu kooperatibako bazkide garenok.

Elkarte egituran bezala, kuota hauek ez dira berreskuragarriak.

Kooperatibako batzar nagusiak urte bakoitzean erabakiko du zein den aldizkako kuota honen kopurua.

  • OHIKO ERABILTZAILEAK: 10 euro/hilean, edo urteko ordainketa bakarrean 120 €
  • EZ-OHIKO ERABILTZAILEAk: 50 €/urtean ordainketa bakarrean.

 

ALDIZKAKO KUOTAZ GAINERA, ZEIN DA EZBERDINTASUNA?

  • OHIKO ERABILTZAILEAK: Ohiko erabiltzaile den bazkide titularrak bere bazkide kartillan etxe berdinean bizi den beste heldu bat eta bere adin txikiko seme-alaba guztiak sartu ahalko ditu (eta denak izango dira Kooperatibak eskaintzen dituen onuren hartzaile).
  • EZ-OHIKO ERABILTZAILEAK: Ez-ohiko erabiltzaile diren bazkide titularrek aldiz, etxe berdinean bizi den adin txikiko seme-alaba bakarra sartu ahalko dute onuradunen bazkide kartillan, eta beraz, titularra eta adin txikiko bat izango dira Kooperatibak eskaintzen dituen onuren hartzaile.