Aiaraldea 2020 Gogoeta Estrategikoan JAUZI HANDI BAT egitea erabaki genuelako.
Orain artean komunikazioa eta euskara landu dugu bereziki, eta hor hiru proiektu sendotu ditugu:
Gogoeta horrek utzitako hausnarketa nagusia hau izan zen: “orain arte erdaraz bizi den eskualde baten berri euskaraz ematera mugatu gara”.
Hemendik aurrera herritarrei eta kolektibitateari eragiten dieten esparru guztietan (aisialdia, kultura, hezkuntza, ekonomia...) euskaraz egituratuko diren proiektu eraldatzaile berriak sustatzera goaz, gure balioekin bat egiten dutenak (tokikoak, komunitarioak, eraldatzaileak, eraikitzaileak, libreak, feministak...)
Proiektu berriak Aiaraldea hasi zenean bezala landuko dira, baina komunikabideak hartu duen dimentsiokoak izateko helburuarekin lan egingo dugu. Epe luzera begira mantenduko diren proiektu indartsu, serio eta eraginkorrak, zeintzuetan langileak egongo diren eta boluntarioak ere egongo diren.
Euskararen komunitate eraldatzailea gero eta handiagoa eta indartsuagoa izatea nahi dugu. Eta horretarako behar diren tresna guztiak sortuko ditugu.
Gaur egun Aiaraldea Kooperatiba Elkartean 12 pertsona daude kontratupean jarrikortasunez lanean (batzuk lanaldi osoan, beste batzuk aldiz partzialean).
Langileak izatea eta enpresa egiturak izatea, gure eskualdean eta gizartean eragiteko modua ere badela uste dugu, eta beraz “gaitasun eta egitura ekonomiko sendoa” izatea hobesten dugu, gogoeta estrategikoan zehaztutako “askitasuna” lan-ildoari erantzunez.
Gure helburu sozialak eta balioak aintzat hartuta, proiektu ezberdinetarako enpresa egiturak ere sortzea sustatuko dugu, bai eta hauen autonomia eta garapena ere.
Gure balioekin gehien bat egiten duen enpresa egitura eta filosofia KOOPERATIBA dela ondorioztatu genuen gogoeta prozesuan. Gure helburuen artean kokatu dugun “Ekonomia Sozial Eraldatzailea” ildoa lantzeko tresna ere izango dena.
Kooperatiba horretan, bazkide erabiltzaileek eta lan-bazkideek erabakimen konpartitu bat izatea hobetsi dugu.
Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen estatutuak hemen daude kontsultagarri.
Estatutuetan jaso bezala, Kooperatiba-sozietatearen xedea honako hau da:
Euskarazko kultur eta hezkuntza-arloko jardueren bidez laguntza-zerbitzuak eskaintzea, euskaraz ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen sustapenaren eta kudeaketaren bitartez, hala bazkideentzat nola gainerako herritar, erakunde, enpresa eta instituzioentzat, komunikazioaren, kulturaren,
aisialdiaren, hezkuntzaren, hizkuntzaren normalizazioaren, elikadura burujabetzaren, feminismoaren, gizarte-ekonomiaren eta eskualdeko komunitate-garapenaren esparruetan, gizarte-beharrizan horiei merkatuak erantzunik ematen ez dien heinean.
BAZKIDEA izateko, proiektuarekin bat egiteaz gainera, derrigorrezko KAPITAL EKARPEN BAT egin beharra dago.
Kapital ekarpen hau bizitzan behin baino ez da egin behar, eta diru kopuru hori beti izango da norberarena. Kooperatibako bazkide izateari utzi nahi diogunean diru hori berreskuratu egingo baitu gutako bakoitzak (mailegu txiki bat da beraz, nor bere kontu korrontean izan beharrean Kooperatibaren kapitalean gordeta dagoena).
Hala da bai. Kapitala Kooperatiba sortzeko eta bere funtsa indartzeko erabiltzen da.
Eguneroko gastuei aurre egiteko baina, aldizkako kuotak direnak ordaindu beharko ditugu kooperatibako bazkide garenok.
Elkarte egituran bezala, kuota hauek ez dira berreskuragarriak.
Kooperatibako batzar nagusiak urte bakoitzean erabakiko du zein den aldizkako kuota honen kopurua.
Bazkide erabiltzaileen kasuan, bi kuota mota bereizi dira:
Aldizkako kuotaz gainera, zein da ezberdintasuna? Ohiko erabiltzaile den bazkide titularrak bere bazkide kartillan etxe berdinean bizi den beste heldu bat eta bere adin txikiko seme-alaba guztiak sartu ahalko ditu (eta denak izango dira onuren hartzaile), eta ez-ohiko erabiltzaile diren bazkide titularrek aldiz etxe berdinean bizi den adin txikiko seme-alaba bakarra sartu ahalko dute onuradunen bazkide kartillan.
Kooperatibak, bere proiektua garatzeko Ohiko erabiltzaileak behar ditu nagusiki, proiektuari egonkortasuna eta bideragarritasuna eskaintzen diotelako.
Ohiko erabiltzaileen urteko kuota ordaintzeko zailtasunak dituztenek “ez-ohiko erabiltzaile” izateko aukera dute, kuota txikiagoa ordainduta.
Kooperatibako bazkide izan daiteke proiektuarekin, helburuekin eta balioekin bat egin duen edozein pertsona.
Era berean, egun soldatapean lanean dauden langileak ere Kooperatibako lan-bazkide izan ahalko dira.
Aipatu bezala, erabiltzaileek eta bazkideek ERABAKIMEN PARTEKATUA dute Kooperatiban.
Erabakimenaren erdia ERABILTZAILEEK izango dute.
Eta beste erdia LANGILEEK.
Hala ere, eta erabakiak adostasunez hartzeko helburuarekin, BARNE ARAU BAT EZARRI DUGU ESTATUTUETAN:
Erabaki garrantzitsuak hartzeko gutxienez bi bazkide tipologia hauen erdia eta erdia ados egon behar dira (alegia, ez da nahikoa izango langile guztien eta erabiltzaile gutxi batzuen aldeko botoa): langileen erdia, eta erabiltzaileen erdia gutxienez ados -edo kontra- egon beharko dira erabakiak hartzeko.
KOOPERATIBAKO ERABILTZAILEEN kasuan, pertsona bazkide bakoitzak boto bat du batzar-nagusian, bere kapital ekarpena zein nahi dela ere.
ESKUBIDEAK:
BETEBEHARRAK:
Noski. Bazkide bezala baja eskatu eta Artezkaritza Kontseiluak tramitatuko du estatutuetan zehaztutako epean eta moduan.
Bazkideek ez dute inolako ondare edo lege ardurarik izango.
Euren ardura ekonomikoa ere jarri duten kapitalaren zenbatekora mugatuko da: erabiltzaileen kasuan 50 € eta langileen kasuan 5.000 €.
Gehienez ere, proiektua ekonomikoki itotzen bada, diru ekarpen hori galduko lukete.
Irabazi asmorik gabeko Kooperatiba izanik, ez du inolako eraginik izango (ez positiborik ez eta negatiborik ere ez), ez baita inoiz irabazirik banatuko.
Asko. Lehena eta garrantzitsuena AIARALDEA EUSKALDUN ETA ERALDATZAILE bat erdietsi nahi duen proiektu eder honen parte izatea, eta ez, ez da gutxi.
Baina onura materialak ere izango ditu kooperatibako bazkide izateak.
KOOPERATIBAN ERABAKIMENA eta INFORMAZIOA.
BESTELAKO ONURAK KOOPERATIBAN
KOMUKABIDEAN IZANGO DITUZUN ONURAK
FAKTORIAN IZANGO DITUZUN ONURAK
EKONOMATUAN IZANGO DITUZUN ONURAK
HEZKUNTZA JARDUERETAN IZANGO DITUZUN ONURAK
KONTSUMO ALTERNATIBETAN IZANGO DITUZUN ONURAK
* Onura hauen garapena zehazteke dugu.
KOOPERATIBAREN BALIABIDEETAN IZANGO DITUZUN ONURAK
Bota lasai.
Jar zaitez gurekin harremanetan ondoen datorkizun moduan: