Aiarako Erakusleihoen Lehiaketako irabazleak, hemen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia AEKO 2021ko abe. 23a, 14:09

Burutxaga Harategiak (Amurrio) Aiarako Erakusleihoen VIII. Lehiaketako lehen saria eskuratu du. Kukumak (Laudio) eta La Encina jatetxeak (Artziniega) bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

AEKOk, Aiarako Kuadrillaren babesari esker, Aiarako Erakusleihoen VIII. Lehiaketa antolatu du aurten. Lehiaketa honetan Okondo, Artziniega, Amurrio, Aiara eta Laudioko 43 establezimenduk hartu dute parte.

Abenduaren 22an, Aiarako Erakusleihoen VIII. Lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia egin da Amurrio Antzokian. Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ekitaldia askoz sinpleagoa izan da eta edukiera oso txikia izan du. Hainbat erakunderen laguntza izan dute antolatzaileek: Arabako Foru Aldundiaren izenean Cristina González (Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko eta Foru Administrazioko foru diputatua) eta Felipe García (Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko zuzendaria eta Foru Administrazioko zuzendaria); Aiarako Kuadrillako presidente Encina Castresana; Amurrio Bidean-eko Arantza Eguia, Laudio Berrikusiko Celestino Martínez eta Aiaraldeko alkate eta zinegotzi guztiak.

Aiarako VIII. Erakusleiho Lehiaketako lehen sari teknikoa Amurrioko Elexondo kaleko 13. zenbakian dagoen Burutxaga Harategiarentzat izan da; bigarren saria Laudioko Zumalakarregi kaleko 45. zenbakian dagoen Kukumarentzat izan da; eta, azkenik, hirugarren saria Artziniegako Garaiko Hiribideko 4. zenbakian dagoen La Encina jatetxearentzat izan da. Aiarako eta Okondoko erakusleiho onenaren sariak ere banatu ziren, Antojo Tabernan eta Astobiza Upategian, hurrenez hurren.

Gainera, Aenkomerrek (Arabako Merkataritza Federazioak) emandako "erakusleiho deigarrienaren" saria Artziniegako La Encina jatetxeak irabazi du.

Halaber, AEKOk eskerrak eman nahi dizkie Diario de Noticias de Álava egunkariari, Artomaña Txakolinari, Astobiza eta Berzal upategiei, Ziorregi baserriari eta Loreari, opariak prestatzeko emandako laguntzagatik.

Zorionak guztioi!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide