Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute Aiarako Kuadrillaren eremuan kokatuta dauden merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiek, baldin eta maila teknikoan baloratu daitekeen erakusleiho bat badute (barrukoa edo kanpokoa).
Izen-ematea doakoa da eta gaia librea da, baina establezimenduan saldu ohi diren artikuluak eta/edo produktuak agertu beharko dira.
Izena emateko epea azaroaren 21ean amaituko da eta izena udalerri ezberdinetako merkatarien elkarteetan (AEME, IZAN AMURRIO eta APILL), Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoan (946722801) edo Zabaia Landa Garapenerako Agentzian eman beharko da.