Aiarako XII. Erakusleiho Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia AEKO 2025eko abenduaren 9a

AEKO-k (Aiaraldeko Enpreseen Koordinaziorako Federazioa), Aiarako Kuadrillaren babesarekin, Aiarako IX. Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du.

Dagoeneko ikusgai daude lehiaketa honetan parte hartuko duten 44 erakusleihoak hainbat udalerritan: Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion eta Okondon. Establezimenduak lehiaketaren bereizgarriarekin identifikatuta daude.

Epaimahai teknikoa erakusleihoetan adituak diren hiru teknikarik osatzen dute, Txus Suárez, Iñigo Bastida eta Gorka Otsoa de Alda, erakusleihoaren bost ezaugarri baloratuko dituzte: sormena eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromatistika eta elaborazioa eta akabera.

Hauek dira lehiaketa honetako sariak:

• Lehen saria: 700 euro eta garaikurra
• Bigarren saria: 300 euro eta garaikurra
• Hirugarren saria: 150 euro eta garaikurra
• Bi garaikur: bata Aiarako erakusleiho onenarentzat eta bestea Okondoko erakusleiho onenarentzat.

Eta “Erakusleiho deigarrienari “150 euro eta garaikur bat emango dizkio sari gisa. Lehiaketaren irabazleak abenduaren 22an Laudioko Kasinoan egingo den sari banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.

AEKO-k eskualdeko herritar guztiak animatu nahi ditu hain maitasunez eta arretaz diseinatutako eta prestatutako erakusleiho hauek bisitatzera eta haietaz gozatzera. Eta eskerrak ematen dizkio Aiarako Kuadrillari eskualdeko merkataritzari emandako laguntzagatik, lehiaketa hau babestuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide