Murrizketaz eta betetzeko zailak diren baldintzak dituen sistema izugarri pobrea areagotzearekin nahikoa ez, eta ezarritako botereek gizarte erantzuna saihestu nahi dute.
Euren erabakien kontra eta egungo lan egoera salatzeko egiten diren protestak kriminalizatu nahi dituzte, debekatzera iritsiz eta betiere salaketa eta zigorren mehatxuarekin.
Botere ekonomiko eta politikoek ez dute nahikoa euren borondatea burura eramatearekin.
Ez dute onartzen euren erabakiekiko gaitzespena, eta muturreraino eramaten dute kontzentratzeko eta manifestatzeko eskubidearen urraketa, indar errepresiboei euren kaxa jokatzeko bidea zabaltzera iristeraino.
Gainera, testigantza grafikoak biltzea ere eragozten dute, gero eskubide urraketa hori salatzeko aukerarik ez izateko.
Egoera hau ez da berria Euskal Herrian; baina orain naturaltasuna eman nahi diote euren ekintzen legezkotasuna aldarrikatuz.
Honen adibide bat da Tubos Reunidos enpresan 2012an gertatutakoa. Irailaren 10ean bi langilek epaiketa izan zuten gertakari horien harira eta azkenean absolbituak izan dira!
Honek, hausnartzera eraman behar gaitu. Ezinbestekoa da gure eskubideen urraketei aurre egiteko erantzunak antolatzea eta indarrak batzea. Gure eskubideen aldeko borrokak batzen gaitu eta langileen arteko elkartasunak gure oinarria izan behar du.