Luiaondo-Ganzedo/Aiala TE-ak ziklokrosean lehiatzen hasi zuen 2015eko denboraldia eta horrela errepiderako prestatu ziren txirrindulariak. Ziklokrosean hiruko egitea lortu genuen, izan ere, Arbulun jokatutako Arabako Txapelketan Joseba Otaola txapelduna izan zen, Aner Moreno 2.ena eta Julen Garcia 3.ena.
Otsaila bukaeran taldea ibilbidean lehiatzen hasi zen, helburua Aiarako Bira izanik. Negu osoan ibili ginen bira hori prestatzen. Joseba Otaolak lehenengo bi etapak irabazi zituen eta taldea orokorrean maila altu batean mantendu zen.
Denboraldian zehar taldea Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroan eta Kantabrian lehiatu dira. Joseba Otaola izan da taldeko txirrindularirik esanguratsuena. Gaztetxoak txapelketan, 4 etapetan Euskal Herriko txirrindulariak biltzen dituen txapelketa, Josebak birritan izan zen txapeldun eta beste etapa atean 2. geratu zen. Horregatik klasifikazio orokorrean lehenengoa izatea lortu zuen. Gainera Espainiako txapelketan ere, 3.postua egin zuen.
Asier Elorza Araiako lasterketan izan zen garailea. Julen Garcia Arabako Biraren Helmuga Hegalarien garaipena lortu zuen. Taldeka ere txapelketak irabazi dituzte mutil hauek, adibidez Arespalditzan, Portugaleten...