Urtebete pasa da iazko azaroaren 29 eta 30ean 140 dantzari eta musikari baino gehiago Amurrio Antzokiko agertokira igo zirenetik, "Aiara dantzan, aunitz urtez" ikuskizuna oholtzaratzea. Urtea pasata, Aiaraldeak grabatutako bideoa publikatzea erabaki du taldeak, nahi duenak berriro goza dezan.
30. urteurrena
Dantzaldia taldearen 30. urteurrena zela eta egin zuen Aiara Dantza Taldeak, eta bertan, 30. hamarkadatik gaur egunera arte Amurrio eta inguruetako dantzaren egoera kontatu zuten:
30. HAMARKADA
Dantza talde ezberdinak egon ziren 30. hamarkadan Amurrio inguruetan, Larrinbe, Amurrioko Batzokiko edo Baranbioko taldeak esaterako. Azken honen sortzailea izan zen José Tomás Uruñuela konpositorea. Gasteizen sortua bazen ere, Baranbion eman zituen bere bizitzako hainbat urte. Uruñuelarena da gaur egun ere askotan dantzatzen dugun Kontrapasaren musika ere.
FRANKISMOA
1936. urtea iritsi eta Francok estatu kolpea eman zuen Espainian. Gerra bizi behar izan genuen hemen ere, eta hamaika desagertu, hildako eta zauritu ekarri zituen horrek. Honekin batera errepresioa heldu zen: euskal nortasuna zapaldu eta ikurrak debekatu zituzten. Ondoren sortuko zen Dantza Lagunak dantza taldeak ere bizi behar izan zituen errepresioaren ondorioak.
TRANTSIZIOA
Frankismo ondorengo garaia ere gogorra egin zitzaigun euskaldunoi. Ipar Euskal Herrian ordea bestelakoa zen egoera, euskal nortasuna ez baitzen hain zapaldua izan. Handik ekarri zituzten askok Hego Euskal Herrian debekatutako hainbat gauza: Ez Dok Amairu musika taldearen biniloak edo ikurrinak esaterako.
GAUR EGUNA
Azken eszena gaur egunean oinarrituko da. Aiara Dantza Taldearen oraina zein den ikusiko dugu, baita Euskal Herrian dugun dantza aberastasuna ere.
Izan zirelako gara, garelako izango dira!”
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.