Aiara Dantza Taldeko gazteek dantza ikastaro berezia edukiko dute ikasturteari hasiera emateko. Domingo Rojas dantzaria izango da irakaslea, bera dantza klasikoko tituluduna da Kuban. Lurreko barra, gorputz-jarreraren birjartzea eta koreografia osaketa izango dira irailaren 24 eta 25ean landuko dituzten teknikak.