Duela urte batzuk eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere dantza plaza ikastaro intentsiboa antolatu du Aiara Dantza Taldeak. Edozeinentzako moduko ikastaroa eskainiko dute eta erromeriatan jo ohi dituzten dantzak ikasteko aukera egongo da bertan: (zazpi jauziak, lantzeko zortzikoa, txulalai, txapeloaz… eta denbora edukiz gero, fandango eta arin arinean ere murgilduko dira).
Abenduaren 26, 27 eta 28an izango da, 11:00etatik 13:00etara Reforreko gimnasioan. Ikastaroak 10€ko kostua izango du, eta 20 dantzarirentzako tokia egongo da gehienez.
IZEN-EMATEA: Abenduaren 20a baino lehen egin beharko da:
- Ondorengo kontu korronte zenbakian dirua sartu (dantzariaren izen abizenak jarriz): 3035 0089 14 0890704884 (Laboral Kutxa).
- E-mail bat bidali aiaradantzataldea@gmail.com helbidera dantzariaren izen abizenak eta bankuaren ordainagiriaren kopia bidaliz.
Informazio gehiago behar izatekotan, jarri taldearekin kontaktuan, sartu www.aiaradantzataldea.wordpress.com webgunean deitu 635 74 23 22 telefonora.