Aurten ere, Amurrioko jaien programaren barruan, Aurresku eta Fandango eta Arin-arin txapelketa antolatu ditu Aiara Dantza Taldeak. Gainera, aurtengo hau txapelketaren 50. edizioa izango da. Urtero legez, San Roken egingo da, abuztuaren 16an, eguerdiko 12:30ean. Lehenik aurreskulariak arituko dira (Desafioa, Pasamanosa, Zortzikoa eta Kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arineko bikoteak. Ihaz bezala, izen-ematea aurrez egingo da (uztailaren 20tik abuztuaren 10era, Aiararrek lehentasuna izanik). Gainera, ihaz bezala, hiru aurresku honenez gain, Aiarako dantzari onenaren saria ere emango dute.
Honakoak dira parte hartu ahal izateko oinarriak:
PARTEHARTZAILE KOPURUA: 12 aurreskulari eta 6 fandango eta arin-arin bikote izango da onartuko den parte-hartzaile kopuru handiena.
IZENA EMATEA: Uztailaren 20tik abuztuaren 10era arte izango da izena emateko epea. Izena ematen duten lehenengoek hartuko dute parte, Aiaraldearrek lehentasuna izanik (Aiara, Okondo, Amurrio, Artziniega eta Laudio). Apuntatu ahal izateko, aiaradantzataldea@gmail.com helbidera bidali behar izango da mezu bat. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda e-mail bidez zabalduko da, abuztuaren 14a baino lehen.
EPAIMAHAIA: Zenbait dantzarik eta dantzari ordek osatuko dute. PUNTUAKETA: 0-10 puntu bitartean baloratuko da, dantzaren aspektu hauek ikusita: Erritmoa, sinkronia, estiloa eta janzkera EPAIA: Epaileek emandako puntuaketen batuketaren bitartez emango da soluzioa, hau apelaezina izango delarik. SARIEN BANAKETA: Epaimahailak bere epaia eman eta gero egingo da
SARIAK:
AURRESKUA
- 1. Saria: 150€, TROFEOA ETA TXAPELA
- 2. Saria: 120€ ETA TROFEOA
- 3. Saria: 90€ ETA TROFEOA
- Aiaraldeko dantzari onenari Saria (Aiara, Okondo, Amurrio, Artziniega eta Laudio): 75€ ETA TROFEOA
FANDANGO ETA ARIN-ARINA
- 1. Saria: 180€, TROFEOA, TXAPELA ETA ZAPIA
- 2. Saria: 150€ ETA TROFEOA
- 3. Saria: 120€ ETA TROFEOA
Gainontzeko parte hartzaileek 30€ dieta jasoko dute