Aiara Dantza Taldean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Aiara Dantza Taldea 2015ko uzt. 2a, 14:02

Dantzari berriak

Dantzari berrien izena emateko epea irailaren 10etik irailaren 24ra izango da, Amurrioko Kultura Etxean. Urte osoko kuota 30€koa da, eta matrikula egin ostean ordaindu beharko da.

Hiru talde desberdin egongo dira, eta guztien entseguak Reforreko gimnasioan izango dira. Talde bakoitzean 20 pertsonakoa egongo dira gehienez.

  • Umeak (5-14 urte bitartekoak, txikienak 2010ean jaioak): entseguak astearte eta ostiraletan izango dira 17:00etatik 18:00ak arte.
  • Gazteak: entseguak ostiraletan izango dira, 16:00retatik 17:00ak arte.
  • Helduak: entseguak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 19:00ak arte.

*Beste urte batzuetan izandako esperientziaren ondorioz, behin izena emanda ez da matrikularen kostua itzuliko. Errua dantza taldearena izatekotan bakarrik itzuliko da kuotaren kostua (asken orduko ordutegi aldaketak esaterako)

Aurreko urteetako dantzariak

Aurreko urteetan egon diren dantzariek abuztuaren 24a eta irailaren 6a bitarte egin beharko dute izen ematea, 3035 0089 14 0890704884 kontu korrontean 30€ko sarrera eginez. Azalpen bezala dantzariaren izena jarri beharko da (ez guraso edo tutorearena).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide