Aiara Dantza Taldean izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiara Dantza Taldea 2014ko ira. 5a, 18:00

Aiara Dantza Taldean izena emateko data zabalik dago. Aurreko ikasturteko dantzariek irailaren 1etik 11ra arte egin beharko dute. Ikasle berriek izena emateko epea irailaren 15etik 30era arte izango da. Horretarako 3035 0089 140890704884 (Laboral Kutxa) kontu korronte zenbakian kurtso bakoitzari dagokion kuota ordaindu beharko da, DANTZARIAREN IZEN-ABIZENAK jarriz kontzeptu gisa. Dantzari berriek "B" bat jarri beharko dute izenaren aurretik.

Ikastaro ezberdinak eskainiko ditu aurten ere Aiara Dantza Taldeak. Alde batetik ume eta gazteentzako zuzendutakoak, eta bestetik helduentzako bi motatakoak; Helduak eta dantza plaza izenekoak.

Ume eta gazteak

Dantzari berriek 5 urtetik aurrera eman ahalko dute izena (2009an jaiotakoak), eta haien ordutegia astelehenetan eta ostiraletan izango da 17:15etatik 18:15ak arte. Dantzari berrien ikasturte hasiera urriaren 3an izango da. Aurreko urteetako dantzariei haien begiraleak emango die ordutegia, eta ikasturte hasiera irailaren 12an izango da. Bestalde, kurtso honen prezioa 30€-tako kuota bakarra izango da.

Helduak

Talde honen helburu nagusia erromerietarako dantza errazak ikastea den arren, plazarako taldeko dantzak ere ikasiko dituzte ikasleek. Era berean, Aiara Dantza Taldearen emanaldietan ere dantzatzera bideratuko dira ikasketak, nahi izanez gero, hauetan dantza egiteko aukera emanez. Bi maila egongo dira bertan, hasiberrientzako klaseak asteazkenetan 18:15etatik 19:15etara izango dira, eta urteak daramatzatanena 19:15etatik 20.15etara. Ordaindu beharrekoa 30€-tako kuota bakarra izango da. Klaseei urriaren 8an emango diote hasiera.

Dantza plaza

Helduentzako talde honetan, dantzariek erromeriatan dantzatu ohi diren dantzak ikasiko dituzte, askotan rock and rolla bezalako erritmoak baliatuz ikasketarako. Larunbatetan emango da 13:00etatik aurrera, eta 20€-tako kuota bakarra da prezioa. Klaseak urriko lehenengo asteburuan hasiko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide