Amurrioko jaiak direla eta, Amurrioko XLIX. Fandango eta Arin-arin eta Aurresku txapelketa antolatu du San Roken abuztuaren 16rako. 12:30ean emango zaio hasiera txapelketari, lehenik aurreskuak (Desafioa, Pasamanosa, Zortzikoa eta Kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arinak epaituko direlarik. Aurtengo berrikuntza izen-ematea izango da, aurreko urteetako dantzari kopurua ikusita edizio honetan aurretik eman beharko baita izena (uztailaren 20tik abuztuaren 10era, Aiaratarrek lehentasuna izanik). Gainera, hiru aurresku honenez gain, Aiarako dantzari onenaren saria ere emango da aurten.
Honakoak dira parte hartu ahal izateko oinarriak:
PARTEHARTZAILE KOPURUA: 10 aurreskularik eta 6 fandango eta arin-arin bikote izango da onartuko den parte-hartzaile kopuru handiena.
IZENA EMATEA: Uztailaren 20tik abuztuaren 10era arte izango da izena emateko epea. Izena ematen duten lehenengo pertsonek hartuko dute parte, Aiaraldeko pertsonek lehentasuna izanik (Aiara, Okondo, Amurrio, Artziniega eta Laudio). Apuntatu ahal izateko, aiaradantzataldea@gmail.com helbidera bidali behar izango da mezu bat. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda e-mail bidez zabalduko da.
EPAIMAHAIA: Zenbait dantzarik eta dantzari ordek osatuko dute.
PUNTUAKETA: 0-10 puntu bitartean baloratuko da, dantzaren aspektu hauek ikusita: Erritmoa, sinkronia, estiloa eta janzkera
EPAIA: Epaileek emandako puntuaketen batuketaren bitartez emango da soluzioa, hau apelaezina izango delarik.
SARIEN BANAKETA: Epaimahailak bere epaia eman eta gero egingo da
SARIAK
FANDANGO ETA ARIN-ARINA
1. Saria: 180€, TROFEOA, TXAPELA ETA ZAPIA
2. Saria: 150€ ETA TROFEOA
3. Saria: 120€ ETA TROFEOA
AURRESKUA
1. Saria: 150€, TROFEOA ETA TXAPELA
2. Saria: 120€ ETA TROFEOA
3. Saria: 90€ ETA TROFEOA
Aiaraldeko dantzari onenari Saria: 75€ ETA TROFEOA
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide