Hator Hona programa jarri du martxan aurten ere Necocheako (Argentina) euskal etxeak. Euskal Herriko gazteekin trukea egiteko sortutako programa da hau, eta honen ordez, bertaratutako gazteek euskal kulturarekin lotutako klase ezberdinak eskaintzeko: euskara, gastronomia, kirol ezberdinak, dantza edo musika.
Hemendik hara doazen gazteek egin behar duten bakarra Necochearaino ( Buenos Aires, Argentina) bidaia ordaintzea da, beste guztia (ostatua, euskal etxean parte hartzen duen familia baten etxean eta bazkaria) haien esku egongo baita. Aurten, Hator Hona uztailaren 18tik abuztuaren 10era bitartean egingo da. Izen ematea ordea Martxoaren 3tik Aprilaren 20ra arte.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- 18 eta 30 urte bitartean izatea
- Euskara, euskal musika, dantzak, gastronomia eta kirolen inguruko ezagutza edukitzea.
- Ez da titulurik eskatuko, esperientzia baizik.
- Euskal Herria - Argentina bidaia ordaintzea
INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.hatorhona.blogspot.com.es / hatorhona@gmail.com / FACEBOOK eta YOUTUBEN