Amurrion euskararen astea ospatzen gaudela bide, astearte honetan arratsaldeko 19.00etan Amurrioko kultur etxean “Festarako jantziak azken 100 urteotan janzteko moduaren garrantzia” izeneko hitzaldi-tailera izan dugu.
Ane Albisu Iriartek gidatu du ekimena, berak idatzitako Atondu liburuan idatzitakoa azalduz. Irudien bitartez jantzien sorburua eta bilakaera azaldu dira eta ekitaldiari amaiera emateko jantziak nola eramaten erakusteko tailerra izan da, nesken zapia nola jartzeari garrantzia emanez.
Amurrioko herritar asko izan dira hitzaldian eta larunbatean herrian ospatuko den euskal jaian eramango dituzten jantziak nola eramateko ideia dezente hartu dituzte. Ziur larunbatean Amurrion izango den euskal ezkontzan Albisuk komentatutako hainbat ideia ikusten ditugula!
Argazkia eta testua: Andoni Diaz