Leioako Campusean Ertzaintza ikasleriaren aurka oldartu da UPVren agindupean. Ikasleok, herritik eta herriaren mesedetan dagoen hezkuntza eraikitzeko pausoak ematen ari gara, eliteen mesederako unibertsitatearen merkantilizazio prozesuaren aurrean. Bide horretan, errepresioa erabiltzen ari den UPVri bost exijentzia argi egiteko manifestazioa izan da goizean Leioako Campusean:
1. San Mameseko ikasleen aurkako espedienteak bertan behera uztea
2. Gasteizko ikasleen kontrako neurriak atzera botatzea (adibidez UPVk Ertzaintzari ikasleak ikertzeko baimena eman izana)
3. Leioako ikasle inputatuaren aferan esku hartu eta bere egoera konpontzea
4. UPVra Ertzaintza sar ez dadin behin-betiko neurriak hartzea
5. Campusedan dauden indar polizialak kanporatzea
Manifestazioa errektoretzan sartzean campuseko segurtasun pribatua ikasleak jipoitzen hasi eta berehala campusean sartzeko agindua eman dio UPVk Ertzaintzari. Poliziaren jarrera oldarkorra izan da, campuseko ikasleak jipoituz eta inputatuz. Zaurituak gutxienez 15 dira eta inputatuak 5.
Azken hilabetetan agerikoak izan dira UPV eta Ertzaintzaren arteko elkarlanaren adierazpenak. San Mames eta Gasteizko irudiak oraindik bezperan ditugunean, UPVk Campusean sartzeko baimena eman dio berriz Ertzaintzari. Guzti honek agerian utzi du berriro, Bolognaren aplikazio garaian ikusi moduan, ereduen arteko talka honetan UPVk noren alde jarduten duen. Talka gero eta gordinagoa da. Orain arte ikasleok jasan ditugun erasoetan UPVk erantzukizun zuzena izateaz gain, gaur, Ertzaintza ikasleen aurka oldartzen zen bitartean, Errektoreordetza lotsarik gabe parean egon da begira.
Aski da. Utzi ikasleria bakean. Erasoen aurrean herritik eta herriarentzako hezkuntza eraikitzeko hautuan berresten gara, eraikitzeko apurtuz eta apurtzeko eraikiz.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.