Datorren larunbatean, abenduaren 6an, espainiar konstituzioaren jai egun arrotza, herri eskolak antolatu ditugu Aiarako Ikasle Abertzaleok Ernai Aiaraldea-rekin batera.
Herri eskolak Laudioko Gaztetxean izango dira eta desobedientzia izango dute ardatz nagusia. Euskal Herrian izan diren mugimendu edota ekimen desobedienteei begirada bat eman eta LOMCE erreforma desobeditzeko bidean eman beharreko urratsetaz eztabaidatuko dugu.
Desobedientziaz... EUSKAL ESKOLA NAZIONALA!