Zergatik da garrantzitsua tokiko merkataritza sustatzea?
Nik uste dut tokiko merkataritza ez dela garrantzitsua, funtsezkoa baizik. Inork imajinatzen ez duen ahalegina egiten dugu. Saltoki handien aurkako borroka egunero ematen denez, handiak eskaintzen ez dituen edo desberdinak diren zerbitzuak bilatu behar dira. Orain, adibidez, etxez etxe doan banatzen dugu, urtean zehar hainbat zozketa egiten ditugu, eta abar.
Zer du tokiko merkataritzak saltoki handiek ez dutena?
Gauza asko. Ematen dugun tratu pertsonaletik hasita. Saltoki txikietan denak gara lagunak. Produktuen kalitateak ere ez du zerikusirik. Tripa gauza askorekin engainatzen da, baina ahoa ez (barreak). Eta bi adibide besterik ez dira, denbora luzez egon ahalko ginateke horri buruz hitz egiten.
Nola eragin dizue pandemiak?
Pandemiaren hilabeteak gogorrak izan ziren. Zaila izaten jarraitzen du, ez baitugu ahaztu behar ez dela amaitu. Adibidez, jendea etxetik atera gabe egon zen hilabete horietan. Beldur ginen, egia esan, erratzearen eta gure jendea behar bezala ez zaintzearen beldur, gauza berria zen guztiontzat. Era berean, etxez etxe banatzen hasi ginen goizetan (nire kasuan, bi egun salbu, arratsaldeetan egiten jarraitzen dugu), adinekoak babestuta egon zitezen eta, ahal zen neurrian, seme-alabak ere lasaixeago egon zitezen. Gaur zuregatik eta bihar niregatik. Saltoki txikiak amaitzen badira, lanpostuak ez ezik, kaleak ere itzaltzen dira eta dena itxita ikustea oso tristea da.
Zer esango zenieke herritarrei "Dendatik etxera" dinamikan parte hartzera anima daitezen?
Behin bakarrik bada ere, froga dezatela. Oso pozik geratuko dira, eta ziur errepikatzen dutela. Nik badaukat errepikatzen ari den jendea, eta zerbaitegatik izango da. Egia esan, ideia ederra da, adineko jendearentzat edota lanagatik saltokira gerturatu ezin den jendearentzat batez ere.