Aiarako Kuadrillak udako kanpaina berri bat atera du turistak gonbidatuz Aiaraldera, beren “udako etxe berrira”

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2022ko eka. 23a, 20:00

Kanpainarako egindako argazkia. / Aiarako Kuadrilla

Aiaraldeak, ondare eta paraje naturalen ageriko aberastasunagatik ospetsua den gune arabarrak, uda honetan bere “etxeko” sekretuak ezagutzera gonbidatzen gaitu. Natura, ondarea, turismo esperientziala, eta Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo bere udalerrien historiak dira “udako etxe” hau gozatzera gonbidatzen duten eskaintza turistiko honen osagaiak.

Aiaraldea eremu turistiko arabarrak aurtengo udan turistak animatzen ditu bere “udako etxe berria” ezagutu eta gozatzera, bere sustapen kanpaina berriaren bidez. Ekintzak, Euskadiko hainbat irratitan, hedabide digitaletan eta sare sozialetan barreiatuz agerian jartzen du udako etxe batekin konparazio bat eginez, Aiaraldea gunearen aisirako eta olgetarako aukera sorta.

Aiaraldea, udako zure etxe berria

“Etxe” honek barne hartzen ditu, beste onura askoren artean, egundoko lorategi eta paisaje berdea, Nerbioiko Jauzia bistaratzeko balkoi bat, gastronomia zaporetsua eta Arabako Txakolinaren upeltegi ugari. Ondo kontatutako istorioak eta sare sozialetan Aiaraldea sustatzeko dinamismoa lagun, bisitaria gonbidatzen da lekua eta ingurunea gozatzera, oroitzapen atsegin bat gorde dezan… itzultzeko.

Zeren etxe honetan, historia kontatzen da monumentuen ondare historikoaren, tokiko museo-multzo, esperientzia eta kultura eskaintzaren bidez. Eta ametsetako etxebizitza guztietan bezala, bistak ikusgarriak dira. Aiaraldeko bistak paraje naturalak dituen lorategi ikaragarri batera, Maroñoko ur distiratsuetara, Gorobel Mendilerroko behatokira edota Delikako Kanoira begira daude. Eta zer esan Nerbioiko Jauzia bistatzeko balkoiaz, edota hurbileko gastronomiaz eta Arabako Txakolin bereziaren bodegaz.

Auzo handi honetan, emigrante ospetsuen etxeetan bistakoa da estilo indiano berezia, historiak bisitaria iraganeko mendeetara darama bidelagun izanik ermitak, dorre etxeak, Kexaako Monumentu Multzoa, Arteko Gure Amaren Santutegia edo aurten bere 750. urteurrena ospatzen duen Erdi Aroko Artziniegako Hiribildua.

Esperientzia erabat berdeak

Ura, airea eta lurra tarteko, Aiaraldeak urte osoan kalitatezko aisialdi eskaintza batekin kontatzen du, baina uda-sasoiko eguraldi onak dibertsio eta olgeta eztandak dakarzkio familia osoari. Zaldi gaineko txangoak, ibilaldiak eta bidexkak, Birding (txori behaketa), xendazatelasuna, parapentea, globo-hegaldia, jaitsiera sakanetara, kaleak ezagutzeko antzerki-bisitak, eta bisitak gaztandegietara zein txakolindegietara.

“Etxe” bat eta aukera turismoa gozatzeko… eta itzultzeko

Encina Castresana Astarloa, Aiarako Kuadrillako presidentearen esanetan: “Uda-sasoiko kanpaina honen esentziak ezin hobeki laburbiltzen du zeinen abegitsua den gure lurraldearen nortasuna, zeren etxe bat hutsala da gustura sentiarazteko gune bihurtzen duten bizilagunik gabe. Gure destinoko bost udalerriek (Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo), destino erakargarri bat osatzen dute, kalitatezko turismo jasangarri bat eskainiz. Natura, ondarea eta kultura gozatzeko aisia. Itzultzeko gogoa pizten duen destino hurbil bat”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide