Aiarako Kuadrillak, Ecovidriorekin eta Ecoembesekin batera, “Birziklatu” kanpaina egingo du berriro, herritarrak birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2023ko urt. 19a, 13:58

Kanpainaren bitartez, herritarrak kontzientziatu nahi dira birziklatzearen garrantziaren eta beharraren inguruan, eta hondakinak behar bezala bereizteko jarraibideak eman nahi dira. Kanpaina 2023ko lehen hiruhilekoan zehar egingo da, eta, bihar, urtarrilak 13, Amurrion informazioa emateko bi totem jarriko dira bide publikoan. Aiarako Kuadrillako udalerri bakoitzean, informazio-ekitaldi ezberdinak egingo dira, eta tailerren eta jolasen bidez, hurbiltzen diren pertsonek modu aktiboan parte hartzea bultzatuko da.

Aiarako Kuadrillak, hondakinak bereizita jasotzea bultzatzen jarraitzeko, “Birziklatu” kanpainari helduko dio, biztanleak etxean sortutako hondakinak erreparatzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzearren.

Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidentearen arabera, “helburua da hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzea, herritarrak kontzientziatzeaz eta sentsibilizatzeaz gain, konpromisoa hartu eta hondakinak behar bezala bereizi ditzaten”.

Kanpaina Ecoembes eta Ecovidrioren lankidetzarekin jarriko da martxan, eta 2023ko lehen hiruhilekoan zehar egingo da. Bihar, urtarrilak 13, Amurrion abiatuko da, informazioa emateko bi totem jarriko baitira bide publikoan. Totem horietan, edukiontzi bakoitzean utzi beharreko hondakinen lagin bat erakusten da, eta, horrela, herritarren ohiko zalantzak argituko dira. Aiarako Kuadrillako bost udalerri mankomunatuetako bakoitzean kokatuko dira.

Era berean, udalerri bakoitzean, hainbat informazio-ekitaldi egingo dira, tailerren eta jolasen bidez hurbiltzen diren pertsonek modu aktiboan parte har dezaten. Era horretan, herritarrak kontzientziatu nahi dira birziklatzearen garrantziaren eta beharraren inguruan, egon daitezkeen zalantzak argitu eta hondakinak behar bezala bereizteko jarraibideak ematearekin batera.

Kaleko jardueretan parte hartzen dutenak tokiko produktuen eta etxean erabiltzeko miniglu dibertigarrien saski baten zozketan sartuko dira. Halaber, sariak eskuratu daitezke Kuadrillaren Sare Sozialetan burutuko den lehiaketan parte hartuz, urtarrileko 3. astetik aurrera.

Totemak bide publikoan jarriko dira egutegi honen barruan:

  • Urtarrilaren 13tik 23ra, Amurrion. Informazio-puntua egongo da urtarrilaren 14an, larunbata, Juan de Urrutia plazaren alboan, goizez.
  • Urtarrilaren 23tik 30era, Artziniegan. Informazio-puntua egongo da urtarrilaren 29an, igandea, Pilotalekuan, goizez.
  • Urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra, Laudion. Informazio-puntua egongo da otsailaren 4an, larunbata, Alberto Acero plazan, goizez.
  • Otsailaren 13tik 20ra, Okondon. Informazio-puntua egongo da otsailaren 17an, ostirala, Pilotalekuan, arratsaldez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide