Aiarako Kuadrillak 290.893 €-ko diru-laguntza jaso du Ingurumen-arloko proiektu estrategikoak gauzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2023ko urt. 23a, 19:13

213.053 € Euskadi Next programatik etorriko dira eta 77.840 € Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailetik. Aiarako Kuadrilla, bi eskaera onartuta, Euskadin diruz lagundutako 79 proiektuk osatutako zerrendan sartu da. Ekarpenei esker, Aiarako Kuadrillak iraunkortasunaren eta zirkularitatearen estrategiak lantzen jarraituko du, herritarren bizi-kalitatea hobetzearren.

Aiarako Kuadrillak 290.893 €-ko diru-laguntza jaso du, datozen hilabeteetan hainbat proiektu estrategiko burutzeko Ingurumen-arloan. Zenbateko hori Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak emandako laguntzarekin eta Next Euskadi programaren laguntzarekin osatu da; bien helburua da eskualdean ekonomia zirkularra bultzatzea.

Zehazki, 213.053 € Euskadi Next programatik etorriko dira, eta Laudioko Garbigunea hobetzeko eta berritzeko proiekturako eta Laudioko eta Amurrioko sorgailu handietan biohondakinen atez atezko bilketaren zerbitzu zabaldua emateko erabiliko dira. Modu horretan, Aiarako Kuadrilla, bi eskaera onartuta, Euskadin diru-laguntza jasotako 79 proiekturen zerrendan sartu da.

Bestalde, 77.840 € jasoko ditu Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailetik, eskualdean garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak garatzeko; hala nola, hondakin organikoen gaikako bilketa, hondakinen bilketa-zerbitzuari buruzko ordenantzak berrikustea, iraunkortasunerako hezkuntza/2030 eskola-agenda eta Asteklimaren esparruan ingurumen-sentsibilizaziorako ekintzak gauzatzea.

Ekarpen ekonomiko horiei esker, Aiarako Kuadrillak lanean jarraituko du iraunkortasunaren eta zirkularitatearen estrategien ildotik, herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntze aldera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide