Arespalditzako Sindikatu Zaharraren eraikina eraberritzeko aurreproiektua onartu da, Aiarako Kuadrillaren egoitza berria kokatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2023ko api. 3a, 07:00

Aiarako Kuadrillako presidentea den Encina Castresanak eskerrak eman dizkie talde politikoei, aho batez onartu dutelako Arespalditzako Sindikatu Zaharraren eraikina eraberritzeko aurreproiektua, bertan Kuadrillaren egoitza izango dena kokatzeko.

Kuadrillako Batzarrak Arespalditzako Sindikatu Zaharraren eraikina eraberritzeko aurreproiektua onartu du, bertan kokatzeko behin betiko egoitza. Aiarako Kuadrillako presidentea den Encina Castresanak eskerrak eman dizkie talde politiko guztiei, aho batez onartu dutelako aurreproiektua. Era berean, ziurtatu du oso pozik dagoela proiektu honi bide emateagatik. Gaur egun Kuadrillako bulegoak dauden eraikina da, eta Aiarako Udalak Kuadrillari laga dio. Behin kokalekua zehaztuta, lehenengo urratsa Obra eta Zerbitzuen Foru Planari finantzaketa eskatzea izango da, eta Kuadrillaren egoitza Aiara udalerrian kokatzeko Foru Araua aldatzea. Kuadrillaren egoitzaren kokapenaren gaia urteetan zehar asko eztabaidatu da, baina azken bi urteetan taldeen adostasuna lortu da eta Kuadrillak Arespalditzan egoitza berri bat izateko urratsak ematen ari dira, udal-eraikin bat eraberrituz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide