Kanpaina bat dator garapen jasangarriaren helburuekin, ekonomia zirkular baterako hondakinen eta kutsatutakio lurzoruen legearekin eta etorkizuneko elikagaien galeren eta hondakinen prebentzioari buruzko legearekin, 20230erako elikagaien xahuketa % 50ra murriztea helburu duena. Alde horretatik, gainera, sektorea bultzatu nahi da administrazioekin lankidetzan aritzera elikagaien hondakinak kuantifikatzeko eta prebentzio-neurriak ezartzeko eta soberakinak emateko eta/edo eraldatzeko kanalak ezartzeko.
Ildo horretan, Aiarako Kuadrillak, AEKOren eskutik, proiektu bat garatu du eskualdeko 40 establezimenduren inplikazioa lortu duelarik. Establezimendu horiek, soberakinak kuantifikatu ondoren, Aiarako Kuadrillak emandako kudeaketa- eta prebentzio-polan bat izango dute. Era berean, sortzaile handietan soberakinak biltzeko proiektu pilotu bat abian jartzeko lanean ari da dagoeneko.
Gainera, joan den maiatzaren 29tik, proiektuari atxikitako establezimendu guztiek bereizgarri bat izango dute, eta hainbat material emango dituzte, hala nola, tuper konpostagarriak ostalaritza-sektorean, eta beirazko tuperra eta kotoizko sareak fruta-dendetan eta atxikitako elikagai-saltokietan. Material horiekin batera, informazio-flyer bat ere egongo da, etxean elikagaiak xahutzea murrizteko aholku batzuk ematen dituena. Azkenik, establezimendu horietako kontsumitzaileak 50 euroko balioa duten 20 erosketa-baleren zozketan sartu ahal izango dira, atxikitako establezimenduetako edozeinetan kontsumitu beharrekoak. Zozketan parte hartzeko epea maiatzaren 18ra arte luzatuko da. Lehiaketaren oinarriak eta kanpainari atxikitako establezimenduei buruzko informazioa Aiarako Koadrilaren webgunean aurki daitezke.