Aiarako Kuadrillako eta Urduñako enplegu-planak 28 lanpostu sortuko ditu 2023-2024 denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2023ko aza. 21a, 10:45

Iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira azaroaren 20tik aurrera (astelehena), eta inskripzioak abenduaren 4ean itxiko dira. Programa langabezian dauden eta LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat da. Aiarako Kuadrillako lehendakariak izen-ematea “Lanbideren web orrialdearen bidez egin behar dela” azaldu du.

Aiarako Kuadrillako eskualdeko (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo) eta Bizkaiko Urduñako enplegu-plana beste urte batez berraktibatu da. Zehazki, programaren helburua da guztira 28 pertsona kontratatzea sei hilabetez, 26 lanaldi osoan eta 2 lanaldiaren %60an.

Plana LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat da, maiatzaren 18ko ebazpenaren arabera. Udalerri bakoitzean, gainera, profil ezberdinak kontratatuko dira.

“Iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira azaroaren 20tik aurrera, eta interesatuak soilik LANBIDEren bitartez eman ahal izango dute izena abenduaren 4era arte, beraz, beharrezkoa da Lanbideren web-zerbitzua erabiltzea”, adierazi du Aiarako Kuadrillako lehendakaria den Encina Castresanak. Halaber, “kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo direla” adierazi du.

Aurten, baita ere, kontrataziorako laguntzen deialdia egingo da enpresentzat. Laguntza horien oinarriak abenduan argitaratuko dira ALHAOn, eta Kuadrillaren web gunean eskuratu ahal izango dira. Aurreikusitako zenbatekoa 42.200,00 €-koa da.

Azkenik, adierazi behar da planen kostu osoa 650.000,00 €-tik gorakoa izango dela, eta horren %65 inguru LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide