Aiarako Kuadrillak komunitateko konpostaje-eremu berria jarri du Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2023ko abe. 29a, 07:00

Gune horiek hondakin organikoen kudeaketari irtenbide iraunkor eta lokalizatua ematen diote. Laster Artziniegako familiak antolaketa-bilera batean parte hartzera gonbidatuko dituzte, kudeaketa-eredu berri baten hasiera izango den bilera batean alegia.

Aiarako Kuadrillak auzo-konpostajerako laugarren gunea instalatu du, kasu honetan Artziniegako udalerrian. Gune horiek konpostagailuak eta egituratzailearentzako kutxa bat dituzte, eta hondakin organikoen kudeaketari irtenbide iraunkor eta lokalizatua ematen diote.

Enpresa trebatu eta espezializatu batek lagunduta (enpresa horrek parte-hartzaileen taldearen jarraipena, mantentze-lanak eta dinamizazioa egiten ditu), komunitatean dauden familiek animalia-jatorriko eta jatorri begetaleko hondakin organiko prestatuak eta prestatu gabeak utziko dituzte, ondoren konpostatzeko. Taldea ekimenari berariaz atxikitako familiek osatzen dute, eta familia horiek jasoko dute, ondoren, emaitzazko konposta.

Instalazio horrekin, laster Artziniegako familiak antolaketa-bilera batean parte hartzera gonbidatuko dituzte, kudeaketa-eredu berri baten hasiera izango den bilera batean alegia.

Aiarako Kuadrillak, 2024an, etxeko eta komunitateko konpostajearen praktika udalerri handienetako auzoetara eta eskualdeko Administrazio Batzarretara zabaltzea aurreikusten du, biohondakinen kudeaketa-eredu gisa. Horretarako, berariazko prestakuntza-jardunaldi eta -ikastaro berriak egitea aurreikusten da.

Aiarako Kuadrillako etxeko konpostagailuen sarea

2015. urteaz geroztik, Aiarako Kuadrillak etxeko konpostajeari buruzko ikastaroak egiten ditu Kuadrilla osatzen duten udalerrietan. Duela gutxi, ingurumen-arloko zerbitzu teknikoak jarraipen-deiak egin ditu azken urteetan egindako ikastaroetan parte hartu duten 125 pertsonen lagin batean. Elkarrizketatutako pertsonen % 80k adierazi du etxean konposta egiten jarraitzen duela. Konposta egiteari utzi diotenek emandako arrazoien artean, denbora falta eta komunitateko konpostaje-sistemetan martxan jartzea daude, besteak beste.

Edukiontzi marroia

Bestalde, 2024an, edukiontzi marroian txartel bidez sartzeko kontrol-sistema eskualdeko beste eremu batzuetara zabalduko da. Gaur egun, Luiaondon dago instalatuta sistema hori. Ekimen horrekin batera, poltsa konpostagarriak entregatzeko bi gune daude, goizez eta arratsaldez eskuragarri.

Elkarren osagarri diren bi jardun-zuzendaritzekin, urratsak ematen jarraituko da gaikako bilketaren helburuak lortzeko bidean, eta, horretarako, ezinbestekoa izango da herritarren parte-hartzea.

Aiaralde zirkularra, Aiaralde berdea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide