urten ere, Aiarako Kuadrillak liztor asiarraren (Vespa velutina) tranpa-kanpainari ekin dio. Horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Arloak emandako hainbat material banatuko dira erlezainen edo Aiarako, Artziniegako eta Okondoko udalerrietako beste pertsona batzuen artean, pertsona horiek liztor erreginak harrapatzen lagun dezaten. Horrela, espezie honen kolonia berrien kopurua minimizatu ahal izango dugu. Izan ere, liztor hauek biodibertsitatea galtzearen eta erlezaintza- eta fruta-ekoizpena gutxitzearen erantzule dira, besteak beste.
Harrapaketa apirilaren lehen astean hasiko da eta maiatzaren 15ean amaituko da. Horretarako, Aiarako Kuadrillak aldez aurretik interesdunen artean tranpak eta erakargarri homologatua banatuko ditu. Era berean, aurreko urteetako kanpainetako tranpak dituzten pertsonen artean erakargarria soilik banatuko da.
Banatu beharreko materialak tranpa batez, kako batez eta monodosia diren hiru erakargarriz osatuta daude. Tranpak, posible den heinean, ur-puntuetatik, ibaiertzetatik, fruta-arboletatik, erlauntzetatik, aurrez kaltetutako lekuetatik, etab., gertu jarriko dira. Tranpen barruan, disoluzio erakargarria jarriko da, eta disoluzio hori ordeztu egin beharko da, gehienez ere 2 asterik behin.
Tranpa-gailuen banaketarekin batera, Aiarako Kuadrillak harrapaketa-fitxa bat banatuko du. Fitxa horretan tranpa jarri den lekuaren datuak bete beharko dira, baita liztor asiarren eta harrapatuta dauden beste intsektu batzuen ale kopurua ere. Fitxa hau tranpa-kanpaina amaitutakoan entregatu beharko da.
Kanpainan parte hartu nahi dutenek Aiarako Kuadrillaren Arespalditzako egoitzara (La Iglesia auzoa 2, Arespalditza) joan beharko dute materialen bila, 12:00etatik 14:00etara. Ezin bazara joan eta interesa baduzu, jarri harremanetan telefono honen bidez: 679 79 19 33.