Arabako Aiaraldea helmuga turistikoa idilikoa da atseden eta deskonexio egun batzuez gozatzeko, eta hala transmititzen du Udaberriaz blai bere sustapen kanpaina berriaren bidez. Sare sozialetan, irratian eta hedabide digitaletan barreiatuko den ekintzak eskualdeak eskaintzen dituen aire libreko aisialdirako eta lasaitasunerako aukera ezberdinak eta nola ez, eremuko produktuen zapore bikaina, bere nortasun-ikurra den Arabako Txakolina barne, ezagutzeko aukera ematen digu. Natura, gastronomia eta esperientzia bikainak udaberri honetan deskonektatzeko eta gozatzeko Aiaraldea hautatzen duten guztion eskura.
Aiaraldea, turismo-helmuga bikaina
Kalitatezko helmuga, jende askok ezagutzen ez duena, eta deskubritzean maitemintzen duena, Arabaren erdi-erdian aurkitzen da, Bilbotik eta Gasteiztik ordu erdi soilera eta ingurune pribilegiatu bat du inguruan: mendiak, leku magikoak eta bista deskribaezinak. Aiaraldea bizi, sentitu eta gozatzera etorriko diren pertsona guztiak liluratuta utziko dituzten gustu eta zentzumen orotarako esperientziak.
Aiarako Kuadrillako lehendakari Encina Castresanak, kanpaina berri honekin Aiaraldea bisitatzera animatzen gaitu udaberri honetan: “Eskualdeak eskaintzen dituen xarmez gozatzeko garai zoragarria da. Aire zabalean bizitzeko ezin konta ahala esperientzia, aisialdirako eta erlaxatzeko planak, natura, gastronomia aberatsa eta hori guztia historia duen ingurune paregabe batean. Bisitatzen gaituen pertsona orok esperientzia errepikatu nahiko du, zalantzarik gabe”.
Ingurune paregabe batean kokatua
Eskualdea bereizten duen zerbait badago hori “berdea” da, izan ere, erabateko distira darion naturaz inguratuta dago. Horren adibide garbia da Nerbioiko Jauzia. Bisitatzea merezi duen naturako ikuskizuna, 222 metrotik gorako ur-jauziarekin, penintsula osoko garaiena eta Europako bigarren garaiena izanik. Gainera, angelu guztietatik gozatu ahal izateko hiru ibilbide eskaintzen ditu: parkeko etxetik (ibilbide zirkular erraza zeinen bidez ordu erdian iristen den Nerbioiko behatokira); Delikatik (Delikako arroila osoa zeharkatzen du haranaren aldetik, Nerbioi ibaia zeharkatuz); eta Untzagatik (ibilbide ikusgarria, ohikoa ez den perspektiba batekin).
Eskualdeko beste mirarietako bat Gorobel Mendilerroa da. Bertatik, postalekoak diruditen bistak ikus daitezke. Turismo ornitologikoaren helmuga ere bada, izan ere, migrazio-mugimenduetan bizi diren edo gelditzen diren hegaztiak dauden bertan. Aiaraldeak aisialdirako eskaintza zabala eskaintzen du: mendi-ibiliak, birding-aren praktika, globo hegaldia, parapentea, amildegietako jaitsiera, etab. Hori guztia Aiaraldea bisitatzera etorri eta turismo aktiboa egin nahi duten pertsona ausartenen itxaropenak asebetetzeko.
Udaberriko egunak gero eta luzeagoak direnez, aire librean denbora gehiago pasatzeko aukera ematen dute, eta zer hobe eskualdean txangoak eginez ibiltzea baino. Bisitan ezin da falta Goikomendi eta Kuxkumendirako txango bat, familian egin ahal izateko ibilbide erraz batzuekin. Beste aukera bat eta gainera bizikletaz egin daitekeena Nerbioiko Parke Linealarena da; Nerbioiko ibai-korridoreaz oinez edo bizikletaz gozatu ahal izateko naturaren eztanda hutsa. Familia osoarentzako egokia den ibilaldi honek Laudio eta Amurrio lotzen ditu 8 kilometrotan zehar, non sorpresak aurkitzen diren, esaterako historiaz beteriko baserriak eta errotak zein baso hostotsuak. Maroñoko Urtegia eta Garrastatxu ere badira bisitariek bilatzen duten bakea eta lasaitasuna aurkitu ahal izateko aukera dakarten beste bi gune.
Eta aire zabaleko kulturaz gozatu nahi duten haientzat guztientzat, artea darionez, Ametsen Hariztiak bilatzen duten hura eskainiko die. Bertako haritzen azalean 25 margolariren lana bateratzen duen baso bisitagarri bakarra da. Artista bakoitzak haritz baten enborra margotu du zeinetan bere artea islatu duen.
Bere baitan duen askotariko natura aberatsaz haratago, Aiaraldea bost udalerrik osatzen dute (Amurrio, Laudio, Artziniega, Okondo eta Aiara) eta ondare zabala du (elizak, dorretxeak, ermitak, etab.), esaterako, Artziniegako Hirigune Historikoa, Zaraobe eta Aiarako dorretxeak, Kexaako Monumentu Multzoa, Amurrioko Indianoen Etxeak, Yermoko Andre Maria, Etxaurrengo baseliza edo Artearen Andre Mariaren Santutegia, beste leku askoren artean.
Eta zer esanik ez bere udalerrien esentzia eta historia gordetzen dituen eta eskualdeko artea zein tradizioak erakusten dituen bere museo-eskaintza bikainaz. Hainbat tradizio ezagutzeko aukera ematen duten museoak, esaterako likoreari eskainitako Amurrioko Likorearen Museoa; Artziniegako museo sakratu eta etnografikoa edo Santxotena Museo-Tailerra, Euskadiko museo bakarra zeinetan artistarekin harreman zuzena izan daitekeen, eskultoreak bere lanak egiteko eta horien gaineko azalpenak emateko erabiltzen dituen tailerretan sartuz.
Arabako Txakolina, nortasun-ikurra
Txakolinaren Ibilbideak, kopara iritsi arteko mahatsaren prozesua ezagutzeko bere upeltegietara eta instalaziotara bisita gidatuak eskaintzen dituzten txakolindegiak (Artomaña, Txakoli Txikubin, Beldui Txakolina, Garate eta Astobiza) bisitatzeko aukera ematen du eta bertan, bisitatzen gaituzten pertsonek, errepikatu nahiko duten esperientzia enogastronomiko harrigarri bat eskaintzen dien Arabako Txakolina dastatu ahal izango dute. Gure gertuko gastronomiak eta km0 produktuek, esperientzia bikaina bihurtuko dute bisita. Bisitaren ondoren, gure establezimenduetan bertako gastronomia dastatzea bezalakorik ez dago.
Etxean bezala sentitzea
Ingurune zoragarri honetan ostatu hartzea amaiera ezin hobea da udaberri honetan bisitan etorriko zaizkigun pertsona guztientzat. Gustu guztietarako ostatuak daude, hotelak, ostatuak, nekazalturismoak zein landetxeak, bertako produktuez gozatzen jarraitu ahal izateko.
Aiaraldea udaberrian bakearen eta deskonexioaren sinonimoa da. Egun luzeagoek eta tenperatura epelek ihesaldi hori egiteko urtaro ezin hobea bihurtzen dute. Helmuga erakargarri hau bisitatzean, bisitariek Arabako eskualde eder honek dituen magia eta xarma deskubrituko dituzte.