Aiarako Kuadrilla Kirol Alternatiboen 2025eko Mundialitorako lehen Sailkapen Txapelketaren puntu nagusia bihurtuko da. Aiarako Koadrilak lehen sailkapen-txapelketa hau antolatzen du, eta World Alternative Sports and Games (WASG) erakundeak, munduko jolas eta kirol alternatibo gehien biltzen dituenak, proiektua babesten du.
2024ko maiatzaren 25ean eta 26an, 16 taldek parte hartuko dute Espainian inoiz ikusi izan ez den ekitaldi batean. Talde bakoitzak partiduak lehiatu beharko ditu honako 4 kirol hauetan: Artzikirol, Datchball, Goubak eta Kabaddi.
Jardunaldia ongietorri instituzional batekin hasiko da eta eskualdea zein tokiko produktua ere sustatuko dira txorizoa, odolkia, gazta, ogia, etab. dastatuz. Aiarako Kuadrillako lehendakari Encina Castresana Astarloak adierazi duenez, “kirola sustatzeko aukera bikain bat da, baina gure eskualdeko bost udalerriak ezagutzeko ere bai: bere baliabide naturalak, ondarezkoak, kulturalak eta gastronomikoak. Era berean, 130 gazte dira guztira gure eskualdera etorriko direnak, entrenatzaileekin eta euren familiekin batera. Zalantzarik gabe, eragin ekonomiko handi bat dakar guretzat Artzikirol eta beste kirol alternatiboei esker. Ez dezazuela galdu.”.
Kirol alternatiboak
Etengabe aldatzen ari den gizarte honetan, 4 kirol horien hautaketa benetako aukera bihurtzen da aisialdiaz osasuntsu gozatzeko. Dibertitzeko modu bat da, eta, aldi berean, kirol berriak eta ez hain ezagunak praktikatzen dira, balio hezitzaile handiak barne hartuz, esaterako aukeren berdintasuna, talde mistoetan jokatzeak dakarren hezkidetza, eta hura osatzen duten elementu eta arauekiko nabarmena den ageriko motibazioa.
Amurrio, Aiara, Laudio, Artziniega eta Okondo udalek uste osoa dute proposamen horretan, eta dagoeneko erakunde izaerako babesa eman diote proiektuari. Gainera, nabarmentzekoa da Rankingaren lankidetza, betiere kirol alternatiboa babestu izan duen enpresa den aldetik eta, nola ez, interes handia erakusten duenez ekimen honekiko; baita Vital Fundazioarekiko ere.
Proiektu aitzindaria eta doakoa da 16 urtetik gorako parte hartzaile guztientzat, eta garatzeko bidean dagoen Kirol Alternatiboen Munduko Txapelketa baten hastapenak direnez halaber historiaren parte bihurtu izan ahal izango da.
Taldeak hamar kidek osatuko dituzte eta horien artean, gutxienez, lau gizon edo emakume egon behar dira. Talde horiek lau kirol alternatiboetan parte hartuko dute, sailkapen batekin kontatuz zeinetan kirol horietan guztietan eta bakoitzean puntuatzen den eta aurkezten diren autonomia-erkidegoetako gainerako taldeen aurka lehiatuko dira.
Parte hartu, izena eman eta informazio gehiago eskuratzeko hemen.