Aiarako Kuadrillak Iñigo Pinedo Vadillo presidente berria aurkeztu du eta Aiaraldea markaren irudi berria erakutsi du

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2024ko ira. 26a, 06:00

Iñigo Pinedo Vadillo jeltzalea aukeratu dute Aiarako Kuadrillako presidente, bost urtez Encina Castresana Astarloa buru izan ondoren. Logo berria lurraren eta naturaren jatorrian oinarrituta dago, paisaia ikusgarriagatik nabarmentzen den eskualdea baita. Logotipoak -modernoagoa eta arinagoa, baina bere esentziari eutsita- A letraren forma du, mendiz biribildua eta eskualdeko berezko natura gogorarazten duen kolore berdea duena.

"Helmuga paisaia da". Argia, zehatza eta oroigarria da Aiaraldearen irudi korporatibo berriarekin batera datorren ikurhitza. Logoa modernizatu egin da garai berrietara egokitzeko eta egungo gizartearekin konektatzeko. Logo berriarekin errazago aitortuak eta gogoratuak izan nahi dugu eta nabarmenago bereizi. Baina ez da logotipo-aldaketa hutsa. Askoz gehiago da. Aurkezpen-leiho erakargarria da, ezagutu, identifikatu eta bisitatu gaitzaten. 

Gainera, nortasun korporatibo berri honen merkaturatzea bat dator Aiarako Kuadrillako presidentetzaren aldatzearekin. Iñigo Pinedo Vadillo jeltzalea, Aiarako Udaleko zinegotzia eta aurreko legegintzaldiko alkateordea, Aiarako Kuadrillako presidente berria aukeratu dute.

Bost urtez Aiarako Kuadrillako presidente izan ondoren, Encina Castresana Astarloak presidente kargua utzi du. 2019an botoen gehiengo osoa lortu zuen eta Aiarako Kuadrillako presidente izendatu zuten. Harrezkero, indar politikoen arteko elkarrizketaren alde lan egin du eta 2023ko irailean berriro hautatu zuten. Hemendik aurrera Iñigo Pinedok ordezkatuko du. "Ohore handia da niretzat Aiarako Kuadrillako lehendakari izatea. Ildo beretik lan egiten eta bultzatzen jarraituko dut eta bultzada handiagoa behar duten arlo guztietan aurrera egiten ", adierazi du presidente berriak.

Diseinu berritua eta esanguratsua

Gure irudi berria lurraren eta naturaren jatorrian oinarrituta dago, paisaia natural ikusgarriagatik, ondare historiko kulturalagatik eta jarduera ekonomikoagatik (nekazaritza eta industria) nabarmentzen den eskualdea baita.

Irudi berritu berri honek Aiaraldearen nortasuna eta izaera bereizgarria adierazten eta islatzen du, nahiz eta ez duen soilik identitate bisual bat irudikatzen, bere ingurune naturalarekin eta ondare kulturalarekin konektatuta dagoen komunitate zirraragarri eta anitz baten historia ere kontatzen du.

Zer du inspirazio iturri?

Aiaraldea jatorriz eraikitako marka da, formen sinpletasun eta erabileraren bidez eta izenaren "A" eta mendien formaren oinarria hartuz. "A" forma biribildua eta berdea da, eskualdearen berezko izaera gogorarazten du eta iraunkortasun, ingurumen eta ekologia sentimenduak ekartzen ditu gogora, freskotasun eta bizitasun sentsazioa transmititzearekin batera. Leuntasuna eta alaitasuna transmititzen dituen zirkulu hori bat du ondoan.

Gure leloa: Helmuga paisaia da

Bere nortasuna indartzeko asmoz, ikurhitza gehitu da: El destino es el paisaje. Isotipoak, logotipoak eta baselineak komunitatearen nortasuna eta espiritua transmititzen dute. Modernitatea eta eskualdeko tradizioa nabarmentzen dira, argia, sinplea eta ezagutzeko erraza izateaz gain. Halaber, euskarazko bertsioa ere sortu da: Helmuga pasaia da, tokiko konexioa hobetzeko eta, horrela, tokiko komunitatearekiko harremana eta hizkuntza eta kulturarekiko dugun konpromisoa sendotzeko.

Bertsio desberdinak

Hainbat bertsio diseinatu dira (bertikala, murriztua, oso txikia...), ondo egokitzen den eta arazorik gabe aplika daitekeen bertsio bat eskura izateko. Logotipo horizontala aukera ona ez den kasuetan, bertsio bertikala dago. Horrela, logoa ikusteko eta ezagutzeko modukoa izatea ziurtatzen dugu. Bertsio murriztua eta oso murriztua ere badaude. 

Era berean, kolore-egitura oso zabala da: jatorri berdea, natura berdea, zapore horia eta beltz osagarria. Kolore sorta eskualdeko paisaiatik bertatik lortu da, Aiaraldeko puntu neuralgikoa den natura gogora ekartzeko asmo argiarekin.

Markaren tipografia

Tipografiak zeregin garrantzitsua eta erabakigarria duenez mezuan, tipografia helvetikoa erabili da, irakurgarritasun handia, diseinu garbia eta formatu askotara egokitzeko ahalmena eskaintzen baitu.

Aiaraldea Txakolin ibilbidea egokitzea

Aiaraldea Txakolin ibilbidea marka ere aldatu da. Markaren isotipoa hartu da oinarri, ikusizko identitatearekiko koherentzia mantentzeko eta Txakolin hitza sartu da. Horrela, proiekturako logo propio bat dugu, hain garrantzitsua den identitate bisuala alde batera utzi gabe. Aiaraldea markarekin bezala, Txakoli Aiaraldea/Aiaraldea Txakolin Ibilbidearekin ere bertsio murriztua egin da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide