Aiarako Kuadrillak Txakoli Biziren laugarren edizioa aurkeztu du, eta jarduera eta esperientzia enogastronomiko ugari egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2024ko aza. 5a, 06:00

Txakoli Bizi ekitaldi enogastronomikoaren helburu nagusia da Aiaraldea eta eskualdeko produktuak sustatzea; hala nola, Arabako Txakolina ospetsua. Horretarako, jarduerak egingo dira azaroaren 8tik 24ra bitartean. Tailerrak, dastatzeak, showcookingak, kirola, umorea, bisita antzeztua, musika eta antzerki-ikuskizuna aurkitzen dira programatutako jardueren artean, laugarren edizio honetara hurbiltzen direnak txundituta uzteko asmoarekin. 

“Beste urte batez, harrera hain ona izaten jarraitu nahi dugu urteko ekitaldi enogastronomiko garrantzitsuenean. Ekimen honen barruan, hainbat jarduera antolatu dira gure eskualdea sustatzeaz gain, gure km0 produktuak ezagutzeko. Ez hutsik egin hitzordu honetan!”, adierazi du Iñigo Pinedo Vadillo Aiarako Kuadrillako lehendakariak.

Azaroaren 8an hasiera emango zaio Txakoli Biziren laugarren edizioari, Aiaraldearen zaporea ezagutzera emateko eta, aldi berean, eskualdeko produktuen inguruko proposamen ezberdinez gozatzeko. Azaroaren 24ra bitarte, jarduera eta esperientzia enogastronomiko ugari jorratuko dira; hau da, tailerrak, dastatzeak, showcookinga, kirola, umorea, bisita antzeztua, musika eta antzerki-ikuskizuna.

Txakolinaren Ibilbidea eta Aiarako Kuadrilla arduratu dira beste behin Txakoli Bizi antolatzeaz, aurreko edizioetan izandako arrakasta handia ikusita. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasotzen du.

Aiarako Kuadrillak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu azaroaren 8tik 24ra egingo diren jarduera ezberdinez gozatzera. Horietan aurretik eman beharko da izena, web gunearen bitartez (https://www.aiaraldea.org/).

Aiarako Kuadrillako lehendakaria den Iñigo Pinedo Vadillo oso pozik dago Txakoli Biziren beste edizio bat egiteko aukera izateagatik: “Aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusita, benetan pozgarria da laugarren edizio hau antolatu ahal izatea. Ezbairik gabe, gure eskualdea guztiei ezagutzera emateko modurik onenetariko bat izateaz gain, jarduera eta esperientzia enogastronomiko ezberdinez gozatzeko aukera ere bada, gure eskualdeko produktuei esker. Ez hutsik egin!”.

Programazioa

Txakoli Biziren laugarren edizioa azaroaren 8an jarriko da martxan Aguiñiga Gaztandegian egingo den brindisarekin. Gaztandegi horretako gazta irabazlea izan da Gernikako azken astelehenean. Bertara joateko, gonbidapena behar da.

Txakoli Bizi martxan izango da, azaroaren 8an, ostirala, Armuru Txokoan, Barañano Likoreetako Gaizka Barañanok zuzenduta egingo den bermutaren tailerrarekin.

Aukera bikaina da zure bermut prestatua egiten ikasteko eta edari preziatu horren atzean dauden sekretuak ezagutzeko. Amurriko Udalak ere finantzatzen du.
Hurrengo egunean, azaroaren 9an, larunbata, Gustuaren Laborategia egingo da Laudioko Kasinoan, “Slow Food Araba”, Aiaraldeako hainbat produkturekin. Aitor
Buendiak, “La Ruta Slow”-ko kazetariak, koordinatuta, hestebeteak, gaztak, barazkiak, shiitakeak, eztia, marmeladak eta Arabako Txakolina dastatu ahal izango dira.

Hilaren 9an, arratsaldez, Artomaña Upategian, Arabako Txakolinaren upategi ezberdinetako dastatze bat egingo da Jose Ignacio Junguitu enologoarekin.
Azaroaren 10ean, igandea, berriz, Laudioko Kasinoan, showcooking bat eskainiko du Txoriene saioko sukaldaria eta aurkezlea den Zigor Iturrietak tokiko produktuekin.

Beste hitzordu garrantzitsu bat asteazkenean izango da, azaroaren 13an, Artomaña Upategian; izan ere, gonbidapenarekin, bertaratuek cocktailen eta Arabako Txakolina JDko cocktailaren diseinuaren tailer batean parte hartu ahal izango dute. Jarduera Amurrioko Udalak ere finantzatzen du. Handik bi egunera, azaroaren 15ean, ostirala, etxeko likoreak egiteko tailer bat egingo da. Hain zuzen ere, Barañano Likoreetakoek eskainiko dute, eta hori ere Amurrioko Udalak batera finantzatuko du.

Berrikuntza gisa, edizio honetan, Herri Kirolen erakustaldi bat izango da azaroaren 16an, larunbata, Okondoko pilotalekuan, eta bertan ere tokiko produktuak dastatu ahal izango dira. Bertaratzen direnek gure tradizio handiaren inguruan esperientzia paregabea bizi ahal izango dute. Gainera, doakoa da 12 urtetik beherakoentzat.

Horrez gain, barreak ez dira faltako Txakoli Biziren edizio honetan, Jon Plazaolak “Tu-Tum, Platz!” umore-ikuskizuna eskainiko baitu Amurrioko Nagusien Etxean, azaroaren

16an, larunbatean. Edari bat ere hartu ahal izango da (konbinatua edo Aiaraldeako likorea). Era berean, beste proposamen interesgarri bat izango da Artziniega Museora egingo den bisita antzeztua. Bertan, bertaratzen direnek txakolinaren inguruko istorioak ezagutzeaz gain, eskualdeko txakolina dastatu ahal izango dute pintxo batzuekin batera, bisita egin eta gero. Hori igandean izango da, azaroaren 17an.

Halaber, beste hitzordu aipagarri bat Murgako Dorrean izango da azaroaren 23an, larunbatean. Bertan, Jorge Romerok hainbat plater prestatuko ditu Arabako Txakolina JDrekin uztartuta. Arratsaldean, berriz, larunbat berean, Artomaña Upategian, tokiko edariak eta produktuak dastatzeko saio bat eskainiko da Artomaña Txakolinako DJak girotuta. Gainera, horren barruan garraio-zerbitzua sartuko da. Jarduera hori Amurrioko Udalak batera finantzatzen du.

Txakoli Biziren laugarren edizioari amaiera emateko, azaroaren 24an, igandea, “ElcHallazgo Divino” lan originala ikus ahal izango da Arcos de Quejanan. Egun dibertigarri eta entretenigarri horretan, bertako produktuak dastatu eta Arabako Txakolinaren zapore bikaina ezagutzeko aukera izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide