Aiarako Kuadrillako eta Urduñako Enplegu Planak 24 lanpostu sortuko ditu 2024-2025 denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2024ko aza. 29a, 11:16

2021eko Urduñako enplegu plana.

Iragarkiak Lanbiden argitaratu ziren azaroaren 21ean eta izena emateko epea abenduaren 7an amaituko da.Programa langabezian dauden eta LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat da.

Aiarako Kuadrillako (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta    Okondo) eta Bizkaiko Urduñako eskualdeko Enplegu Plana aurten ere berraktibatuko da. Zehazki, 24 pertsona kontratatzea aurreikusten da programan, sei hilabeteko denboraldirako, eta horietako 22 lanaldi osoan eta 2 %60ko lanaldiarekin.

Planak langabezian dauden eta LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxoaren 20ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzenduta daude; gainera, udalerri bakoitzean profil desberdinak kontratatuko dira.

“Iragarkiak Lanbiden argitaratu ziren azaroaren 21ean, eta interesatu guztiek soilikizena eman ahal izango dute LANBIDEren bitartez abenduaren 7ra bitarte; beraz, beharrezkoa da Lanbideren web zerbitzua erabiltzea”, adierazi du Aiarako
Kuadrillako lehendakaria den Iñigo Pinedok. 

Kontratazioak abenduaren 31 aurretik egingo direla ere jakinarazi du.

Aurten, enpresentzako kontratazio-laguntzen deialdia ere egingo da. Laguntza horien oinarriak ALHAOn argitaratuko dira abenduan, Kuadrillaren web gunean eskuratu ahal izango dira, eta aurtengo aurrekontu-zuzkidura 96.800,00 €-koa izango da.

Azkenik, aipatu behar da planen kostu osoa ia 600.000,00 €-koa izango dela, eta LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuak horren %65 finantzatuko du, gutxi gorabehera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide