Aiarako Kuadrillak 96.800€ bideratuko ditu Kuadrillan eta Urduñako udalerrian kokatutako enpresek egindako kontratazioetarako dirulaguntzara. Kontratatutako pertsonek eskualdean bizi behar dute. Laguntza horiek Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa dute.
Eskabideak Aiarako Kuadrillaren Egoitza Elektronikoan aurkeztuko dira, 2024ko abenduaren 19tik 2025ko otsailaren 3ra bitartean.
2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean egindako kontratu mugagabeak diruz lagunduko dira, eta kasu bakoitzari dagokion aldian emango zaio dirulaguntza, hasierako epe-mugaren eta, gehienez, 2025eko ekainaren 30aren artean, betiere epe horren barruan gutxienez urtebeteko iraupena igarotzen bada.
Dirulaguntza 8.000 €-tik 11.000 €-ra bitartekoa da. Lanaldi partzialak ere diruz laguntzen dira, baina gutxienez % 50ekoak izan behar dute. Gainera, laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du gainditu kontratatutako pertsonen urteko soldata- eta gizarte-segurantzako kostuen % 75, ez eta enpresaren konturako gizarte-segurantzako kuotaren % 75 ere, nahiz eta kontratatutako pertsona talde jakin batekoa bada, ehunekoa % 100ekoa izango den.
“Aiarako Kuadrillatik kontrataziorako laguntzak bultzatzen jarraitu nahi dugu helburua izanik pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, kontratazioa eta lan-merkatuaren aktibazioa erraztea hala nola enpresen biziraupena lortzea”, esan du Aiarako Kuadrillako Presidentea Iñigo Pinedok.
Edozein zalantza edo argibide Aiarako Kuadrillaren Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuan, 945 39 91 22 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: cayala.gianfranco@ayto.araba.eus
Hemen aurkituko dituzu eskabide bakoitzaren oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentuak:
Aiarako Kuadrillaren kontrataziorako laguntzen oinarri arautzaileak