Eguneroko zenbait jarduera, esaterako megafonia bidez abisu bat entzutea, administrazio leihatila baten aurrean gestio bat egitea edo telefonoz hitz egitea, trabak izaten dira batzuetan gizarte arloan, informaziora eta komunikabideetara iristeko orduan, hezkuntza arloan eta lan arloan. Gainera, entzumendesgaitasuna duten pertsonen artean ohikoenak diren konplikazio sozialak isolamendua eta norbere baitan biltzea dira, eta horrek bizitza sozialean parte hartzeko arazoak eta komunikazio-arazoak dakartza.
Pertsona horien egoera eta integrazioa hobetzeko eta gizartea sentsibilizatzeko, eta 2024an izandako arrakasta ikusita, Aiarako Kuadrillako Gizarte Ongizateko Arloak beharrezkotzat jo du zeinu-mintzairari buruzko ikastaro bat berriro eskaintzea.
Laura Fernández Aiarako Kuadrillako eta Gizarte Ongizate Arloko arduradunak nabarmendu duenez, “hitzaldien eta ikastaroen ziklo hau antolatzerakoan, gure asmoa da gure bizilagunak patologia horren existentziaz kontzientziatzea, eta desgaitasun hori duten pertsonek, haurtzaroan zein helduaroan, patologia hori pairatzen duten haurrek eta helduek aurki ditzaketen oztopoez jabetzea, etorkizunean, entzumen-desgaitasuna duen pertsonaren bat ezagutzeko aukera
izango balute, lagungarri izan daitezen eta ez oztopo”.
Otsailaren 11, 18 eta 25ean eta martxoaren 4an 17:30etatik 20:00etara, Laudioko erabilera anitzeko aretoan, zeinu-mintzairaren hastapenei buruzko aurtengo lehen ikastaroa eskainiko da.
Jarduera bietan parte hartzeko, 686 20 46 56 eta 677 56 62 89 telefonoetara deitu beharko da 9etatik 14etara. Jarduera doakoa da eta plaza kopuru mugatua du. Lehentasunezko plazetako hiru dibertsitate funtzionala pertsonentzat dira eta Eskualdeko bost udalerrietako edozeinetan erroldatuta dauden eta ikastaroa aurretik egin ez duten pertsonek izango dute lehentasuna.