Aiarako Kuadrillak 40 pertsona kontratatuko ditu Lanbideren programaren bidez lehentasunezko arretako kolektiboentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2025ko ots. 6a, 11:30

Kontratazioak Lanbideren “Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak” programaren barruan egiten dira. Aiarako Kuadrillako presidente Iñigo Pinedorentzat, “gauzatutako hiru programen emaitza positiboen ondoren (27 eta 16 eta 32kontratazio, hurrenez hurren), programa hori berriro garatu da, eta aukera bikaina da kolektibo ahulenak gizarteratzeko beharrezko prestakuntza- eta orientazio-tresnak emateko”.

Lurralde proiektuen laugarren edizioa da hau, zeinetan jende gehien kontratatuko den. Aiarako Kuadrillak 40 pertsona kontratatuko ditu datozen sei hilabeteetan, Lanbideren “Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak” programaren bidez. Bere helburu nagusia talde kalteberentzat eta/edo bazterketa-arriskuan daudenentzat edo 45 urtetik gorakoentzat enplegu-prestakuntza ematea izango da.

Eskainitako lanpostuetarako iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira otsailaren 5etik 14ra bitartean, eta Amurrion, Laudion, Artziniegan eta Aiaran egingo dira. Udalerri horiek , programa hau hartuko dute, eta lan-profil desberdinak izango dituzte eskualdearen arabera. Laudion 8 pertsona kontratatuko dira, eta Artziniegan zein Aiaran berriz, 8 pertsona, guztiak 45 urtetik gorakoak; Amurrion berriz, 8 pertsonako bi talde kontratatuko dira, kolektibo kaltebera eta/edo bazterketa-arriskuan dauden kolektibo bakoitzeko. Interesdunek LANBIDEren eskaintzetan izena emanda baino ezingo dute parte hartu.

Okondoko Udalak ere 45 urtetik gorakoen 8 kontratazio ere egingo ditu programa honen barruan.

Egin beharreko lanak askotarikoak izango dira: eskuzko lanak, esaterako lorezaintzat, sastrakak garbitzea, garbiketa, margotzea, hiri-altzarien mantentze-lanak eta antzekoak. Amurrioren kasuan, diseinuaren bigarren edizioa egingo da eta horma-irudiak margotuko dira udalerriko fatxada batzuetan. Kontratu horiek 6 hilabetetik % 75era bitarteko lanaldikoak izango dira, eta zeharkako gaitasunetan 100 orduko derrigorrezko prestakuntza eta banakako lan-orientazioko 6 orduko prestakuntza izango dute, programa hasi aurretik eta 6 hilabeteko iraupena duen programan zehar lanalditik kanpo ORDAINDU GABE.

Aiarako Kuadrillako presidente Iñigo Pinedorentzat, “gauzatutako hiru programen emaitza positiboen ondoren (27 eta 16 eta 32 kontratazio, hurrenez hurren), programa hori berriro garatuko da, eta aukera bikaina da kolektibo ahulenak gizarteratzeko beharrezko prestakuntza- eta orientazio-tresnak emateko. Beraz, kolektibo horietan enplegua sustatzea urrats nabarmena da garapen ekonomiko egonkorrerako eta profesional horien ongizaterako bidean”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide