Arabako Foru Aldundiak Next Generation funtsez baliatuta abiarazten duen Eraldaketarako Bulegoa (EKB) Aiarako Kuadrillan izango da, energia-komunitateen sorrera eta garapena sustatzeko helburua izango duen aholkularitza bulegoa alegia. Bulego horretan, IDAEk eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak ere parte hartzen dute.
Arabako EKB bulegoa Arabako Foru Aldundiaren doako zerbitzua da, eta Aiarako Kuadrillaren koordinazioari esker, eskualdean trantsizio energetikoa bultzatzea izango du helburu. Bere misioa bidezko trantsizioa sustatzea da, zabalkundean eta prestakuntzan interesa duten pertsona guztiei laguntza integrala eskainiz. Zerbitzu hau eskualdeko tokiko administrazioen (udalak eta administrazio-batzarrak), herritarren eta enpresa edo enpresa txiki eta ertainen eskura egongo da.
Arabako EKB Aiaraldera iritsi da, interesa duten guztiek fakturan aurrezteari buruz dituzten zalantzak argitu, energia garbia sortu eta/edo komunitatea indartu dezaten, besteak beste, energia-komunitatearen figuraren bidez. Horretarako, egutegi zabala jarri da eskuragarri, hitzordua eskatzeko. Hitzordua honako esteka honen bidez kudeatzen da, aurrez aurreko hitzordua edo hitzordu birtuala hautatuta.
Bulego ibiltari hau Amurrioko Kultur-Etxean izango da martxoaren 31n eta apirilaren 30ean; Artziniegako Udaletxeanan apirilaren 8an eta maiatzaren 27an; Laudioko Udaletxean, apirilaren 16an eta maiatzaren 19an; eta Aiarako Udaletxean, maiatzaren 9an. Era berean, herritarrei zuzendutako bi sentsibilizazio hitzaldi izango dira: martxoaren 31n 16:00etan Laudioko kasinoan eta apirilaren 8an 16:00etan Amurrioko katekesiaren aretoan.