Joan den otsailean Muskerrak Ingurumen Elkartearen eskutik Amurrioko Kultur Etxean argazki erakusketa eta dibulgazio hitzaldi arrakastatsu bat egin ondoren, larunbat honetan, apirilaren 5ean, Artziniegara beste dibulgazio jarduera bat iritsiko da, udalerriko basoetan bizi diren anfibioen errekonozimendua helburu duena. Irteera 10:30etan hasiko da Herriko pilotalekuan eta familiei zuzenduta dago.
Jarduera horrekin batera, maiatza eta ekainean beste ekintza batzuk gauzatzea aurrikusten da eskualdeko beste txokoetan. Aipatzekoa da jarduera hau Aiarako Kuadrillako anfibioen bilakaera ezagutu eta aztertzea helburu duen proiektu baten barruan dagoela, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren laguntza ekonomikoa duelarik.
Aiarako Kuadrillak, Muskerrak Ingurumen Elkartearen eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, gauzatzen ari duen proiektu honen bidez, anfibioen egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, igerileku pribatuek eta udal-igerilekuek sortzen duten arriskua murrizteari eta urmael alternatiboak sortzeari lotutako kontserbazio-ekintzak gauzatuko dira, eta, egoera kritikoan dauden animalia horien bizi-kalitatea hobetzeko ezinbesteko espazioak sortuko dira.
Ikastetxeetatik hurbil egongo diren urmael horiek, halaber, aparteko baliabide bat izango dira anfibioak ezagutzeko eta hauen inguruko problematikaz sentsibilizatzeko.