Tranpaketaren kanpainiaren hasiera apirilaren lehenengo egunetan emango da maiatzaren 15ean amaituko delarik. Horregatik, Aiarako Kuadrillak aldez aurretik tranpa eta erakargarri homologatuak banatuko ditu interesdunen artean. Aurreko kanpainetako tranpak (poteak) dituztenei aurrikusitako harrapaketa egunetarako beharrezkoa den erakargarria baino ez zaie emango.
Oro har, harrapaketa aldian lehen aldiz parte hartzen dutenei tranpa/pote bat emango zaie, bai eta horretarako behar den erakargarri-dosia ere. Tranpak, ahal dela, ur-puntuetatik, ibaiertzetatik, fruta-arboletatik, erlauntzetatik, lehenago kaltetutako eremuetatik eta abarretatik hurbil kokatu beharko dira.
Erakargarria jasotzeko, interesdunek berrerabilitako ur-pote edo botilatxo bat ekarri beharko dute.
Harrapaketarako materialekin batera, Aiarako Kuadrillak jarraipen-fitxa bat emango du. Fitxa hori nahitaez bete beharko da, tranpen kokapena eta Asiako liztorren eta harrapatutako beste intsektuen kopurua adierazita.
Kanpainan parte hartzeko, interesa duten pertsonak apirilaren 7an eta 8an Aiarako Kuadrillak Arespalditzan duen egoitzara (Elespide 2, Arespalditza) hurbildu ahal izango dira materialak jasotzera, 11:00etatik 13:00etara. Interesatuak ezin badira hurbildu, kuadrillako ingurumen-arloarekin harremanetan jarri ahal izango dira 679 79 19 33 telefono-zenbakiaren bidez.