Aiarako Kuadrillak eskualdeko intereseko jarduera edo programetarako dirulaguntzen deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla

Maroño./ Eneko Rubio

Laguntza hauek jaso ahal izango ditu eskualdeko intereseko jarduerak (edo programak) sustatzen eta antolatzen dituen edozein pertsona fisikok edo juridikok. Laguntza hauetarako eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da, 23:59etan. Eskabideak Aiarako Koadrilaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira, xede horretarako prestatutako izapidean.

Aiarako Kuadrilla, 2025eko ekainaren 13a. Aiarako Kuadrillak eskualdeko intereseko jarduerak eta/edo programak antolatu, garatu eta gauzatzeko laguntzen deialdia egiten du, Aiarako Kuadrilla osatzen duten bost udaletatik bi baino gehiago (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo) hartu, aipatu edo inplika ditzaten, edo, lurralde horretatik kanpo egin arren, besteak beste, eskualdearen edo Kuadrillako erakundearen beraren interesa sustatzea izan dezan helburu. 

Diruz lagundu beharreko jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean garatu ahal izango dira.

Dirulaguntza hori jaso ahal izango du, eskualde intereseko jarduerak (edo programak) sustatzen eta antolatzen dituen edozein pertsona fisikok edo juridikok, betiere Kuadrillak jadanik jarduera hori diruz laguntzen ez badu.

Eskabideak Aiarako Koadrilaren egoitza elektroikoaren bidez egin beharko dira, xede horretarako prestatutako izapidean.

Laguntza hauetarako eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 30ean amaituko da, 23:59etan.

Edozein zalantza edo argibiderako Kuadrillako kultura arloarekin harremanetan jarri ahal izango da 945 399 122 telefonoaren edo cayala.yolanda@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren bidez.

Oinarriak eta eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharreko dokumentuak Kuadrillaren webgunean, www.cuadrilladeayala.eus, edo izapidean kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide