Aiaraldeko partaide publiko-pribatuekin Aiarako Kuadrillak antolatutako Torora (Zamora) hurbiltzeko bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2025eko irailaren 17a

Aiaraldeko partaide publiko- 1 1758113075099
Aiaraldeko partaide publiko- 2 1758113076883
Aiaraldeko partaide publiko- 3 1758113078490
Aiaraldeko partaide publiko- 4 1758113080319
Aiaraldeko partaide publiko- 5 1758113082064
Aiaraldeko partaide publiko- 6 1758113083485

Irailaren 11n eta 12an, Toroko (Zamora) udalerrira hurbiltzeko bidaia bat egin da, Aiaraldeko Kuadrillak antolatuta, Industria eta Turismo Ministerioaren dirulaguntza batekin finantzatuta, "Espainiako Ardoaren Ibilbideak: 360 Esperientziak" proiektua gauzatzeko, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan eta Europar Batasunak – NextGenerationEU eta Eusko Jaurlaritzaren Turismoko Lurralde Proiektuetarako laguntzak finantzatuta.

Bidaian eskualdeko sektore pribatua, ostatuak, upeltegiak, museoak eta Aiaraldeko jatetxeak izan dira, Kuadrillako Presidentearekin eta bost udaletako alkate eta zinegotziekin batera. Helburua Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen garapenean aplika daitezkeen erreferentziazko eredu enoturistikoak ezagutzea izan da, bereziki tokiko ondarea, paisaia eta kultura integratzeko helburuarekin.

Toroko Ardoaren Ibilbideari dagozkion hainbat negozio pribatu bisitatu dira:

  • Marialba Landetxea: Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan lan egiten duen landa-ostatua, energia berriztagarrien aprobetxamenduarekin zaharberritutako bere eraikinari eta baratze ekologikoari eta berotegiari esker.
  • Divina Proporción Upeltegi eta Jatetxea: Mahastien eta lur emankorren arteko fusioa, ardo ahaztezinak eta apartak sortzea ahalbidetzen dutenak.
  • Vocarraje Upeltegia: Frantziako Chateauetan hezi zen mahastizaina duen familiaupeltegia. Horri esker, mahasti onenak aukeratu ahal izan ditu, eta Toro, Rueda eta Rivera jatorri deiturako upeltegi ospetsuenekin eraman ditu gorenera.
  • Chillón Gaztaren Museoa: Espainiako kapital pribatuko LEHEN GAZTA MUSEOA zeinen gaztagintzak tradizioa, modernizazioa eta berrikuntzauztartzen jakin izan duen, kalitatean eta higienean.
  • Pagos del Rey Upeltegia eta Museoa: Ardoaren kulturarekin konprometitutako negozio familiarra, zeinen izaera tradizionalarekin eta espiritu esportatzailearekin, munduko 115 herrialde baino gehiagotan presente egoteko aukera eman zaien.

Gainera, Toro bisitatu da, bertako ondare aberastasuna eta dituzten baliabide turistikoak ezagutuz. Toroko Ardoaren Ibilbidearen funtzionamendua bertatik bertara ezagutuz, bertako langileei eta bisitatu diren bazkide ezberdinei esker.

Horri guztiari esker, ikusi ahal izan da beste mahastizaintzako eta ardogintzako lurralde batzuek beren baliabideak, turismo-produktu bihurtu dituztela, eta ardoari lotutako esperientziak sortu direla, gure lurraldean praktikan jar daitezkeenak.

Bidai honek, beste Ardoaren Ibilbide batekin loturak sortzeaz gain, Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidean parte hartzen duten pertsonen arteko harremanak estutzeko aukera ematen du. Eta horrek, gure eskaintza enogastronomikoa hobetzea ekarriko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide