Aiarako Kuadrillak eskualdeko 12 pertsona Aiaraldeko enpresetan kontratatzeko dirulaguntzak eman ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2025eko irailaren 23a

Deialdian baliozko 13 eskaera jaso dira guztira, eta horietako 12ri eman zaizkie laguntzak. Emandako dirulaguntzak guztira 96.800 €-koak dira. Laguntzak posible izan dira LANBIDEren 2024ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiari esker.

Aiarako Kuadrillak laguntzak eman dizkie Aiaraldeko 8 enpresari, eskualdeko 12 pertsonari kontratu mugagabea egiteagatik, eta horietatik 9k lanaldi osoan lan egingo dute. Ekimen hau ALHAOn 2024ko abenduan argitaratutako kontrataziorako dirulaguntzen programaren parte da.

Deialdi honetan 13 eskaera jaso dira guztira, eta 12 onartu eta diruz lagundu dira. Aste honetan, Aiarako Kuadrillak dirulaguntza guztiak ordaindu ditu, 96.800 euroko kopurua guztira.

Laguntza hauek posible izan dira LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiari esker.

Iñigo Pinedo, Aiarako Kuadrillako presidentea, pozik agertu da deialdian parte-hartze handia izan delako: "Aurreikusitako aurrekontua agortu dugu, eta horrek erakusten du gure eskualdean horrelako ekimenek interesa pizten duteala eta horien beharra dagoela".

Aiarako Kuadrillak tokiko enplegua sustatzeko eta gure eskualdeko, Aiaraldeko, enpresei laguntzeko konpromisoa berretsi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide