Irailak 28, eta urriak 5,12, 19 eta 26 igandeetan, Artziniegako kaleak bizirik egongo dira bisita antzeztuekin. Arimaktoreko aktoreek bisitariak gidatuko dituzte Arabako udalerri honen jatorrietara, leku enblematikoetara eta obra historikoetara barneratzeko egingo duten ibilbide entretenigarrian, eta hori guztia pertsonai ospetzuez lagunduta.
Jarduera hau beste urte batez itzultzen da, urtez urte arrakastatsua izan ondoren. Nabarmentzekoa da urriaren 19ko emanaldia euskaraz izango dela. Aiarako Kuadrillak bisita antzeztu hauek eskaintzen ditu, adin guztietak pertsonek Artziniegako historia eta kultura arakatzeko aukera paregabea izan dezaten. Iñigo Pinedo Vadillo Kuadrillako presidenteak azpimarratu duenez, “jarduera honek Artziniegako historian murgiltzeko aukera ematen die familiei, aldi berean hezkuntza esperientzia entretenigarria eskainiz. Gainera, aukera turistiko bikaina da bisitariak eskualde polit hau ezagutzera hurbil daitezen”.
Bisiten prezioa 3€-koa da (12 urtetik beherakoak doan), eta parte hartu nahi dutenek, online erreserba dezakete hemen.
Interesa duten pertsona guztiek lehenbailehen eman beharko dute izena, plazak mugatuak baitira.
Bisita hauek, Artziniegaren historia ezagutzeko aukera emateaz gain, aktoreekin pasadizo entretenigarriak eta une interaktiboak gozateko aukera ere ematen dute, hauek kontakizunei bizitza modu paregabean emango dietelarik. Ibilbidean zehar, hainbat lekutan geratuko dira, tokiko historiako gertaera eta une garrantzitsuak nabarmentzeko.
Aiarako Kuadrillako Turismo Arloak, guztiok gonbidatzen zaituzte eskualdea ingurune paregabe batean ezagutzera, eta esperientzia harrigarri eta dibertimenduz betea bizitzera.