Aiaraldeko Kuadrillak lan-bilaketa eta networking-a indartzeko tailerrak antolatu ditu azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2025eko azaroaren 10a

Networkinga bultzatu nahi du Aiaraldeko Kuadrillak./ creativecommons.org

Lan-elkarrizketak eta LinkedIn izango dira Amurrio Bidean antolatutako programaren ardatzak.

Aiaraldeko Kuadrilla, 2025eko azaroaren 10a. Aiaraldeko Kuadrillak, Amurrio Bideanekin lankidetzan eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, azaroan zehar tailer praktikoen ziklo bat jarri du martxan. Tailer horiek eskualdean erroldatutako pertsonei zuzenduta daude, euren lan-egoera edozein dela ere, eta helburua gaitasun profesionalak sendotzea da. Ekimenaren xedea lan-bilaketa hobetzeko, networking-a indartzeko eta eskuragarri dauden baliabide digitalak aprobetxatzeko tresnak eskaintzea da.

Lehen tailerra, “Lan elkarrizketak prestatzeko tailerra”, azaroaren 12an egingo da, 9:30etik 13:30era. Tailer horren bidez, lan-elkarrizketak modu praktikoan prestatzeko teknikak eta tresnak eskainiko dira, pertsona bakoitzari egokitutakoak, beldurra murriztu eta hautaketa-prozesuetan arrakasta-aukerak handitzeko helburuarekin.

Bigarren eta hirugarren saioak LinkedIn sare profesionalari buruz izango dira, bai lan-bilaketarako bai posizionamendu profesionalerako funtsezko tresna baita.

Azaroaren 19an, 9:30etik 12:30era, egingo da “Bultzatu zure profila: LinkedIn-i etekina ateratzeko lehen urratsak” tailerra, profila optimizatu, ikusgarritasuna hobetu eta sarea modu estrategikoan erabiltzen hasi nahi duten pertsonentzat. Azaroaren 26an, 15:30etik 19:30era, izango da “Konektatu eta hazi: LinkedIn-eko estrategia laborategia” saioa, maila ertaina duten eta beren profilaren ikusgarritasuna maximizatu, kontaktu-sarea sendotu eta eduki-plan eraginkor bat diseinatu nahi duten pertsonentzat.

Interesdunek Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarrita eman dezakete izena, telefono edo WhatsApp bidez (945 891 721), edo prestakuntza atariaren bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide