Aiaraldeko Kuadrillak Aiaraldean Ekin programaren edizio berria jarri du martxan eskualdeko ekintzailetza sendotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2025eko azaroaren 14a

Amurrion, Laudion eta Aiaran egingo diren hiru jardunaldi praktikoetan salmentetan aplikatutako adimen artifizialaren inguruko prestakuntza eta ekintzaile sarearen topaketa eskainiko dira.

Aiaraldeko Kuadrillak tokiko ekintzailetza sustatzeko duen konpromisoa berresten du Aiaraldean Ekin programaren edizio berri bat abiarazita. Aurten, hiru jardunaldi izango dira eskualdeko ekintzaileei eta profesionalei zuzenduta. Aurreko bi edizioen arrakastaren ostean, ekimenak helburu berarekin jarraitzen du: ikaskuntza, inspirazioa eta konekzioa sustatzeko espazioak eskaintzea Aiaraldeko udalerri eta negozioetan.

Proiektua Aiaraldeko Kuadrillak sustatzen du, Amurrio Bidean, Zabaia Landa Garapen Elkartea eta Laudio Hazi erakundeen lankidetzarekin, eta Fundación Vital Fundazioaren babes ekonomikoa du. Ekimen honen bidez, Aiaraldeko ekintzailetza eta enpresa-sarea indartzea da helburua, tresna praktikoak eskainiz eta tokiko eragileen arteko lankidetza bultzatuz.

“Aiaraldean Ekin 2025 programarekin, Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzeko duen konpromisoa berresten dugu, ekintzailetza kolaboratibo, berritzaile eta lurraldean errotu baten alde eginez. Gure helburua da ekintzaileei tresna erabilgarriak, kalitatezko prestakuntza eta esperientziak partekatzeko espazioak eskaintzea, sinergiak sortuz. Tokiko ekintzailetza funtsezkoa da eskualdearen etorkizunerako, eta halako programak
erakusten dute erakundeen, garapen-agentzien eta enpresa-sarearen arteko lankidetza zein garrantzitsua den,” azaldu du Iñigo Pinedo, Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak.

Lehen saioa, “AA hobeto saltzeko: zure salmentak planifikatu eta zure baliabideak biderkatu”, azaroaren 20an izango da Amurrioko Albizabal Ostatuan, 16:00etatik 19:00etara. Bertan, parte-hartzaileek adimen artifiziala nola erabili ikasiko dute, beren bezeroak hobeto ezagutzeko eta ekintza komertzialak pertsonalizatzeko.

Bigarren jardunaldia, “Irabazi eta fidelizatu adimen artifizialaren garaian”, azaroaren 27an egingo da Laudioko Kultura Etxean, 16:00etatik 19:00etara. Tailer honek aukera emango du AA aplikatzeko, bezeroak hobeto ulertzeko eta tokiko marken konfiantza sendotuko duten estrategiak diseinatzeko.

Aurten, programak berrikuntza bat ere ekarriko du: “Ekin Topaketa”, Aiaraldeko ekintzaileak bilduko dituen topaketa inspiratzailea. Helburua da esperientziak partekatzea, konfiantza sortzea eta eskualdeko lankidetza-sarea indartzea. Ekitaldia abenduko 4an izango da, Aiarako Quejanako Arcos Hotelan, 17:00etatik 19:00etara. Bertan parte hartuko du María Olartek, coach profesionalak, motibazio-hitzaldi labur bat eskainiz eta hiru ekintzaile lokalekin mahai-inguru bat dinamizatuz. Jardunaldia lunch batekin amaituko da, giro atsegin eta hurbilean, ideiak trukatzeko eta Aiaraldeko ekintzaile komunitatea sendotzeko helburuarekin.

Izena emateko esteka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide