25a. Aiaraldeko Kuadrillak eta Urduñako Udalak 2025-2026ko Eskualdeko Enplegu Plana martxan jarriko dute, lurraldean enplegagarritasuna bultzatu eta laneratzeko aukerak indartzeko helburua duen ekimena. Guztira, programak 23 langabe kontratatzea ahalbidetuko du: 21 lanaldi osoz eta 2 %60ko lanaldiarekin, sei hilabeteko aldirako.
Plana lan-eskatzaile gisa inskribatuta dauden eta LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako irizpideak betetzen dituzten pertsonentzat dago zuzenduta, uztailaren 15ean argitaratutako ebazpenaren arabera. Udalerri bakoitzak bere beharren arabera eskatuko ditu profil profesionalak.
Eskaintzak azaroaren 25etik aurrera LANBIDEn argitaratuko dira, eta pertsona interesdunek LANBIDEren webgunearen bidez soilik izen-ematea abenduaren 9ra arte formalizatu beharko dute. Hautaketa-prozesuan soilik ezarritako epean izena eman dutenek parte hartu ahal izango dute. Aurreikuspenen arabera, kontratazio guztiak abenduaren 31 baino lehen egingo dira.
Abenduan eskualdeko enpresentzako kontrataziorako laguntzen deialdi berria irekiko da; oinarriak BOTHAn argitaratuko dira eta Kuadrillaren webgunean egongo dira eskuragarri.
Laguntza-lerro honek 108.925,00 euroko aurrekontua izango du. Enplegu Planaren kostu osoa ia 700.000,00 eurora iristen da, eta horren %65 inguru LANBIDEk finantzatuko du.