Aiaraldeko Kuadrillak eskualdeko enpresentzat kontrataziorako laguntzen eskaera-epea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2025eko abenduaren 9a

108.925 euro bideratuko dira tokiko enplegua sustatzeko, abenduaren 4tik otsailaren 4ra. Laguntzek urtebeteko kontratu mugagabeen kostuaren zati bat estaliko dute.

Aiaraldeko Kuadrillak Kontrataziorako Laguntzen deialdi berria jarri du martxan, eskualdeko eta Urduñako enpresei zuzendua, tokiko enplegua sortzea eta lan-egonkortasuna bultzatzea helburu. Eskaera-epea abenduaren 4tik otsailaren 4ra (biak barne) egongo da zabalik Kuadrillaren egoitza elektronikoan, Kontrataziorako laguntzak izeneko izapidean.

Deialdi honetarako, Kuadrillak 108.925 euroko aurrekontua bideratuko du. Aurreko urteetan aurrekontua guztiz agortu zen, eta aurten ere eskari handia izatea espero da. Laguntzek urtebeteko kontratu mugagabeen kostuaren zati bat diruz lagunduko dute, bai lanaldi osokoak bai lanaldi partzialekoak; eta tratu berezia jasoko dute artista eta espektakulutako langile teknikoen kontratazioek.

Laguntza hauek Aiaraldean eta Urduñan kokatutako enpresek eskatu ahal izango dituzte, betiere kontratatzen diren pertsonak Kuadrillan edo Urduñan bizilekua dutenean, horrela eskualdeko sustraitzea eta kohesio sozioekonomikoa indartuz.

Beharrezko dokumentazioa —oinarri osoak eta dagokien inprimakiak barne— Kuadrillaren webgunean egongo da eskuragarri; bertatik online eskaera egiteko izapidera ere sarbidea izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide